Ainhoa Lendinez

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Saharako egonaldia hitz batez laburbildu beharko banu, hauxe aukeratuko nuke: lasaitasuna. 

Astebetez, ezagutu berri nituen lagunekin nahi beste orduz hitz egiteko aukera izan nuen. Ez dut sekula ahaztuko sentsazio hori. Deseroso sentiarazten ez gintuzten mila isilunerekin nor bere baitara murgilduta, eta eroso sentiarazten gintuzten milaka elkarrizketa partekatuta. 

Ezinbestean elikadura kontuak ere atera ziren mahai gainera. Batez ere, nire jateko moduarekin zur eta lur zeudelako euskal babarrunzale, txuletazale, ogizale, gaztazale amorratu maiteak (kar, kar).

Neure sen txaposoari jarraituz, saiatu nintzen haien ohiturak aldatzen. Ez det uste ezer lortu nuenik. Hala ere, gogoan daukat goiz batean, gosaltzen ari ginelarik, hauxe bota zidala lagun bihotzeko batek: kafesnea eta tostadak, ez? Zer gosaldu behar dut orduan, loramen? Ezin nuen aukera pasatzen utzi, eta askotariko gosarien zerrendatxo bat egin nion. 

                                                                                                                      Etxeko erreginarekin, Mahyuba Mahfri

Zuek ere eskatu didazuenez, hauxe da, Tindoufeko hareagunean egindako proposamen sorta:

🍚 Arroz-esnea: lehenengo mendiko errezetan aipatu nizuen bezala, arroz-esnea da nire eguneroko gosaria, era guztietako gehigarri goxoekin osatzen det: banana, maca, canella hautsa, sagarra... 

 Baina, tarteka, aldatzeko gogoa sortzen zait, eta hamaika aukera osasungarri dauzkat:

🍚Smoothie-ak: laktosarik gabeko jogurt naturala oinarrian, eta gainetik, mugurdi eta ahabi marmelada, arroz malutak, sagar konpota, maca hautsa eta polen pinportak.

🍞 Askotariko tostak: glutenik gabeko ogia, oliba olioa, indioilar paparra, aguakatea eta gomasio hautsa gainetik. Gomasio hautsa aurkikuntza handia izan da. Mendiko egonaldi eder batean lagun mendizaleek eginiko oparia. Gatzaren ordezkoa, gatza eta sesamo haziekin eginiko bizigarria. Japoniar sukaldaritzan oso erabilia.

🍌 Banana xerrak, canella hautsarekin gainetik. 

🍳 Bi arrautzaz eginiko tortila. Askotan, indioilar paparrarekin edo perretxikoekin.

🍳 Galeper arrautzak. Propietate asko dauzkate. Egosita jateko, nahiz uretan frijituta, ogi gainean, izugarri goxoak dira.

 

🍞 Askotariko tostak: glutenik gabeko ogia, oliba olioa, urdaiazpikoa edo indioilar paparra, azenario xehetua eta gomasio hautsa gainetik.

  

🍌 Irabiakiak: uste det lehen ere esan dizuedala, zukua baino hobe da fruta osorik jatea, edo bestela, frutak birrintzea. Bai, haurrei bezala. Nik batido edo irabiaki asko hartzen det. Gosaritarako, askaritarako, eta bazkaldu aurretik ere bai. 

         

Hesteak garbitzeko, bazkal aurretik irabiaki bat hartzea gomendatu zidan Itziarrek. Mila osagarri zeuzkan: brokolia, fruitu gorriak, apioa, anana, mango, kurkumajengibrea, azenarioa, sagarra, wakame alga eta tartean berakatz beltza. Berakatz beltza oso ona omen da hesteetako parasitoak garbitzeko. (Itziarren webguneko atal honetan antzeko batido asko aurkituko dituzu)


🍏 Irabiaki berdea: sagarra, azenarioa, apioa, espinakak, kale...

🍌 Banana irabiakia: arroz-esnea eta banana birrindu, eta canella pixka bat gehitu. 

    

Izan zintzoa eta aitortu: ez zenuen uste halako gosari osasuntsu oparoak egin zitezkeenik. Gosaltzeko ilusioa berpiztu zaizu, eta hemendik aurrera, pozik esnatuko zara, azukrerik gabeko gosari zoragarri batez gozatzeko. Ez al da ala? (kar, kar) 

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza