Ainhoa Lendinez

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Al pan pan, y al vino vino! Zelako gauza ederra den ogia, ezta?

 OGI TERAPEUTIKOA

Gure etxean postrea baino nahiago ogi zati bat. Gure aiton-amonek eskuz egin eta jaten zuten ogiarekin zerikusirik ez, ordea, guk gaur egun jaten dugunak. Horretan datza egungo ogiaren arazoa.  
Itziarrekin lanean hasi nintzenean, bi gauza kendu zizkidan errotik: esnekiak eta glutena. Biek ala biek hesteak puzten dituzte eta horrek zaildu egiten du burdina xurgatzeko prozesua, anemiaren etsai, beraz (honen inguruan, Itziarren elkarrizketa interesgarri hau irakur dezakezu, eta beste artikulu hau ere bai). Eta, noski, garia, artoa eta legamia ere fuera (hauei buruzko informazioa, hemen).

Zelako mina eman zidan. Ogirik ez! Eskerrak azaldu zidan glutenik ez daukaten irin asko daudela, eta eskerrak eman zizkidan hainbat errezeta, ogia etxean egiteko (ikusi hemen errezetak).

2020 03 02 ogi terapeutikoa ainhoa lendinez mendikoerrezeta lehena
Arto beltza eta teff irina erabiltzen ditut nik normalean. Itziarrek berak, lagunen batek eta han-hemen irakurritako errezetak neurera moldatzen ditut.

Itziarren errezeta hau ogia egiteko makinan egiten det. Osagaiak (ordena honetan nahasi):

🍞 380 ml ur edo arroz-esne
🍞 2 arrautza
🍞 4 koilarakada oliba-olio
🍞 Himalaiako gatz pixka bat
🍞 390 gramo arto beltz
🍞 Canella hautsa
🍞 Curcuma hautsa
🍞 Maca hautsa
🍞 Jengibre hautsa
🍞 Bikarbonatoa

Sartu osagai guztiak ogi-makinan eta aukeratu glutenik gabeko programa. 4 bat ordukoa izango da gutxienez. Ulertuko duzunez, ez da okindegiko ogi txuririk ateratzen, eta are gutxiago, baserriko garai bateko ogi ederra. Baina ogia da, eta ez ditu hesteak hondatzen.

2020 03 02 ogi terapeutikoa ainhoa lendinez mendikoerrezeta barren
Beste errezeta bat ere probatu det, ogia labean egiteko:

🍞 230 gramo teff irin
🍞 Bultzatzaile ekologikoa (nik ekodendan erosten det, impulsor ecologico)
🍞 10 gramo psylium
🍞 60 gramo ekilore pipak
🍞 2 koilarakada oliba-olio
🍞 280 mililitro ur
🍞 Himalaiako gatza

Labea 180 graduan berotu ostean, sartu ekilore pipak 5 minutuz. Ontzi batean nahasi osagai lehorrak, ondoren gehitu olioa eta azkenik ura. Osagai guztiak nahasi ore likatsu bat eduki arte. Estali zapi batekin eta, utzi 3-4 orduz osagaiak berez nahasi daitezen bultzatzailearekin. Denbora hori igarota, egosi labean 40 bat minutuz. Labearen indarraren arabera denbora gehiago edo gutxiago beharko dezu (sartu labana ogian eta garbi ateratzen denean, listo!).

2020 03 02 ogi terapeutikoa ainhoa lendinez mendikoerrezeta 1
Ogi hauei azenarioa eta banana ere gehi dakizkieke, halakoekin, erdi ogi erdi bizkotxo modukoak egiten ditut nik.

2020 03 02 ogi terapeutikoa ainhoa lendinez komunitatea1
Zapi batean estalita, ogiok luze irauten dute (hozkailuan agian hobeto). Nik neuk gosari eta askaritarako jaten det asko. Bestalde, mendira goazenean glutenik gabeko moldeko ogia eramaten degu, Itziarrek esan zigun Schar markakoa dela txarrenetan onena (kar, kar).

2020 03 02 ogi terapeutikoa ainhoa lendinez mendikoerrezeta 2
Gozatu ogiaz, eta ahal dela, beti, mendian eta konpainian!

MARMELADA

Salam, Euskal Herria!
Saharar errefuxiatuen kanpalekuetatik bueltan. Bidaia ederra bezain gogorra izan da. Ikasgai mordoa ekarri det handik: oso pribilegiatuak garela, gauza on asko dauzkagulako, eta oso geurekoiak, benetan baloratzen ez ditugulako.

2020 03 02 mermelada ainhoa lendinez komunitatea basamortuan
Jatekorik apenas daukan herri batetik etxera itzuli, eta, hozkailua bete jaki goxo aurkitu det. Ez al da eskertzekoa? Azukrerik gabe etxean egiten degun marmelada errezeta errezarekin nator gaur.

Itziarrek gomendatuta konpota eta marmelada egiten hasi nintzen etxean, eta egia esan, aurkikuntza handia izan zen, frutak egosita eta epel jatea oso ona baita sabelerako. Osagai hauek beharko ditugu:

🍎 Sagarrak
🍏 Mugurdiak
🍎 Ahabiak
🍏 Canella makila
🍎 Jengibre hautsa
🍏 Gatza (aukeran)

2020 03 02 mermelada ainhoa lendinez komunitatea
Lapiko txiki batean hiru hatz ur jartzen ditut, canella makilatxoa egosten jarri eta bota sagar bat txiki zatituta. Ondoren gehitu mugurdiak, ahabiak eta jengibre hauts pixka bat. Jaitsi sua eta egosi. 10 bat minuturen buruan samur-samur egongo dira. Canella makilatxoa kendu eta birrindu egiten det azkenik.

2020 03 02 mermelada ainhoa lendinez komunitatea 1
Batzuek gatz apur bat botatzen diote, zaporea indartzeko. Nik neuk bietara egiten det, gatzik gabe ere oso goxoa geratzen da. Fruta kantitatea egin nahi dezun marmelada kopuruaren arabera aukeratu. Sagar konpota egiteko prozesua berbera da, baina ahabirik eta mugurdirik gabe, eta noski, sagar gehiagorekin.

2020 03 02 mermelada ainhoa lendinez komunitatea v1
Hala konpota nola marmelada izugarri gustatzen zaizkit jogurtarekin jateko. Nik neuk laktosarik eta azukrerik gabeko jogurta jaten det, esnekiek ez didatelako onik egiten (bide batez, aurki idatziko det hemen coco olioarekin jogurt goxo bat egiteko errezeta!). Esnekiek eragiten diguten kalteari buruz gehiago jakin nahi badezu, irakurri Itziarren artikulu hau. Ogi gainean jateko ere izugarri goxoak dira biak, konpota zein marmelada!
Saharauiarrak euren lurretatik bota zituzten, eta, basamortuko infernuan bizi dira, hamadan, errefuxiatu izaera aitortuta, laguntza humanitario apurrarekin. Astebeteko egonaldia ez da ezer euren infernuan, baina gutxienez, begiak zabaltzeko balio izan dit niri. Bai, XXI. mendean, oraindik ere bada bizitzeko eskubidea ukatu zaion jendea. Saharar errefuxiatuek ez daukate ezer, ez dira bizi, biziraun egiten dute.

2020 03 02 mermelada ainhoa lendinez komunitatea basamortu2
Shukraan, Tindouf!
#freesahara

Mendiko errezeta gehiago

muruamendiaraz.com

Muruamendiaraz

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza