Ainhoa Lendinez

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Pozik nago, ametsa egia bihurtzeko bidean delako. Baina aldi berean, niretzat ez da ohikoa familia etxean utzita Gabonetan mendira alde egitea.

 "Geurekoiak garenean hobeto gaude geurekin, eta ondorioz, baita ingurukoekin ere". Urkok esana. Amen. Ibuprofenoa baino sendabide hobea da niretzat, eta askoz eraginkorragoa.

"Tira, neska, pare bat egun baino ez dira! Oraintxe etorri berri zara Nepaldik. 364 egun dauzkazu mendira joateko. Egon zaitez egunotan etxean!" Beste lagun bihotzeko batek.

2020 01 02 piolet vino posets ainhoa lendinez komunitatea barren 1
Baina barruak ezetz esaten dit, aurten izan behar duela. Eta sartu gara furgonetan, laguna, ni eta nire pentsamenduak. Urteko azken larunbata da, Elgoibarren. Talo eta sagardo usaina gero eta urrunago dauzkagu. Mendi zurituak ikusten hasi naizenean bake sentsazio eder batek hartu nau. Etxetik urruntzearekin batera hautsi dira etxearekiko eta etxekoekiko loturak.

Eguna abailtzen dagoela Karakate beste den tontor batean ikusi ditugu azken eguzki izpiak. Bielsan. Horma elurtuak inguruan. Hotz egiten du, eta izotz ere bai. Kranpoien hotsak ekainean Alpeetan igarotako egunak ekarri dizkit gogora. Hasi da festa.

Ainho, piztu buruko argia.

Ahaztu egin zait.
Joder, beti berdin.
Bai, gauza batzuk ez dira aldatzen.
Segi niri orduan.
Espezial.

Afaltzeko, arroza perretxikoekin.
What else? Botila bat arno. Mano-mano.
Zer ordu da? Nahi duzuna egiteko ordua.

2020 01 02 piolet vino posets ainhoa lendinez komunitatea barren 2 eskiakbizkar
Endavant, loramen!
Eski gainean berriro. Puta Soria, hau ez da nire ohiko garraiobidea.
Baina zeinen ederra den basoa, eta zeinen ederra inguruko haitzak elurrez margotuta.
Kontuz, izotza.
Hura al da Cotiella? No way! Askoz atzerago dago.

2020 01 02 piolet vino posets ainhoa lendinez komunitatea barren 3 eguzkia

Erantzi eskiak eta jantzi kranpoiak. Puto frio!
Tienes cara de "the north face".
Hormatzar hori igo behar al degu?
We madame.
Akojonatu.
Venga, gogoratu: envainando el piolet!
Ya ya, baina hau ez dut egunero egiten eta...
Elur izoztua, eta vaya patio, pero sin flores!
Hauspoa berotzen ari zait. Bihotz-taupadak azkartzen.
Venga, loramen! 40 graduko aldapa bat baino ez da.
No te jode..
Hemen nago. Allau naiz.
Que miedo, ha sido demasiado para mi.
Kauenla, loramen! Zer pasa zaizu hor? Non daukazu burua?
Ba ez dakit. Barkatu. Blokeatu egin naiz. Burua lepo gainean, baina buru barrua ez dakit non daukadan.

2020 01 02 piolet vino posets ainhoa lendinez komunitatea barren 4 malda v

Bueltan goaz.
Nola bueltan? Nora?
Furgora. Hola ez goaz aurrera. A ver, hasi jaisten.
Hobeto noa, baina hala ere, ez noa erabat seguru. Ese puto patio.
Baina pausoak ziurtasunez eman. Joder! Que te pasa?
Malkoak. Odol zaporea eztarrian.
Lasai, loramen. Hartu arnasa. Mendia hemen egongo da bihar ere.
Siempre nos quedara el Beronia.
Eta eskerrak.

Jaikiko gara? Hotza ari du.
Oso ondo egin dut lo.
Betikolez, loramen.
Ba bai, zorte handia daukat horretan.
Eskia txikitu nuen atzo. Gaur, atseden?
Vale. Zer iruditzen ur eta jaboi pixka bat ematen badiegu gure gorputzei?
Dutxa, alegia?
Yes!!!!!
Lagun batek idatzi dit, Tempestadesen izan direla. Zelako argazki ederrak.
Ederrak bai, oso. Ederra baita ere hemen egotea. Irakurtzen, infusio bat hartuz eta mendiei begira.
Arrazoi dezu, xerpa. Gora atseden egunak mendian!

2020 01 02 piolet vino posets ainhoa lendinez komunitatea barren 5 tontorrerantz

Urteko azken eguna.
Gaur ez zaizu asko kostatu esnatzea, loramen!
Egia da. Txikitan bezala sentitzen naiz, gustuko zerbait iristeko denean bezala.
Zergatik Angel Orus?
Ez dakit. Azkenekoz gurasoekin egon nintzelako, eta lekua izugarri gustatu zitzaidala gogoan dudalako.
Cascada Espigantosa.
Madre del amor hermoso!
Zelako bailara basatia.
Jesus, Maria y Posets!
Estas sembrada, loramen.
Estoy contenta, que no es lo mismo, pero es igual.

2020 01 02 piolet vino posets ainhoa lendinez komunitatea barren 6 bi

Izotz aldapa bat. Uiiiii!
Kendu eskiak Ainho, eta eman eskua.
Joder, barrua uzkurtu zait. Hau ezin da ezerekin ordaindu. Maitasun hau.
Maldita dulzura la tuya.

Canal Fonda a la vista.
Zelako beroa, eta zelako aldapa. Madredeus!
Erantzi eskiak, Ainho. Jantzi kranpoiak eta segi gora. Horko lepoan elkartuko gara.
Bale.
Heldu makilei eta segi gora, modo kilometro vertical!
Pozik.
Ertzean kontuz. Oso estua da. Ezker-eskuin.
Hemen ez daukat lehengo eguneko beldurrik.
Me gusta escuchar eso!
Vetusta Morla.
Hemen gaude!!!! Hunkituta nago.
Bota malkoak lasai, loramen!
Eskerrik asko. Eskerrik asko, honaino laguntzeagatik. Eta urteko azken orduak nirekin igarotzeagatik.

2020 01 02 piolet vino posets ainhoa lendinez komunitatea barren 7 tontorra

Zelako ikuspegia. Zelako eromena. Ezin liteke munduan bizi, hau ikusi gabe. Ezin liteke. Ezin zara hil hau ikusi gabe. Begiek ezin dituzte irentsi gailur txurien lerro amaigabeak. Edertasuna zer den.
Edertasuna subjektiboa omen da.

Moldatuko zarete ni gabe, ezta?
Bai, poliki jaitsiko gara. Baina... min daukat barruan, agurtu behar zaitudalako.
Lasai, Ainho, ametsa egia bihurtzeko bidean zaude. Urteko azken eguna, mendian. Gogoratu, hauxe nahi zenuen.
Bai, baina zu gabe, ez da gauza bera izango.

2020 01 02 piolet vino posets ainhoa lendinez komunitatea barren 8 panoramika

Angel Orus berrituta zegoen gurasoekin etorri nintzenean ere.
Mendi arte zoragarri batean dagoela iruditzen zait. Eguzki ordu gutxi dauzka, ospel samarra da. Baina zoragarria.

40 bat lagun omen gaude urte zaharra hemen igarotzeko.
Sakelakoa utzi dudanean hasi gara orain eta hemen gozatzen.

Hizketan. Hemen gaude, abenduaren 31n, kasik 3000 metroan, lentejuelaz jantzita. Mallak, mendiko kamiseta eta lumadun berokia. Inoizko lentejuelarik dotoreenak.
Arratsaldeko 18:00ak, ilargia eta zerua gorri. Zelako edertasuna, eta zelako lasaitasuna.
20:00etan hasi gara afaltzen.
Menu de Nochevieja. Menu de altura.
Jateko gehiegi. Guk nahiago genituen betiko arroza eta oilaskoa.
Eskerrak beti eta nonahi daukagula arnoa.
Zarataz inguraturik gaude. Cotilloi eta ohiko taberna girotik ihesi etorri gara hona eta, hura guri segika? Zer egin dezakegu?
Eta ohera joaten bagara?
Planazo.
Ez kanpaikada, ez mahats, ez ezer.
Urte osoko nekeak harrapatu nau, 365 egunetako nekeak, eta seko hartu nau loak.

2020 01 02 piolet vino posets ainhoa lendinez komunitatea barren9 pano2

Urtarrilak 1. Gose naiz. Zelako sentsazio arraroa, urtarrilaren 1ean eta gosez. Bikaina.
Urte berria eta hamarkada berria. Leihotik atzo bezain eder ikusten dira Posets inguruak.
Ezer ez da aldatu.
Hotza ari du. Zelako zortea daukagun. Osasuna, lagunak, jatekoa motxilan eta mendia gure inguruan.
Urte berri on, lagun!

Espadas ingurura bidean sentitu dut zorteduna naizela. Izugarri zorteduna. Maitasun izugarria sentitu dut egunotan. Kontua ez da asko maitatzea, kontua ondo maitatzea da. Urtero bezala mendia eskatuko diot urte berriari. Mendia ekartzen badit, harekin etorriko direlako osasuna eta maitasuna.

2020 01 02 piolet vino posets ainhoa lendinez komunitatea barren 10 bizkarrez

Pozik noa etxera bueltan. Korapilo asko askatuta, begiak bete momentu eta argazki, eta oinak pixka bat gehiago minduta.

Beti itzultzen zaren lekua omen da etxea. Eta zoriontsu izatea, hautu bat.

"Ser feliz es una decisión que hay que tomar todos los días, que no depende de las condiciones de vida que uno tenga, sino de la actitud con la cual enfrentar los problemas. La felicidad es eso: decidir ser feliz", Pilar Sordo

2020 01 02 piolet vino posets ainhoa lendinez komunitatea barren11 paisaiabegira

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza