Ainhoa Lendinez

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Eskerrak eman nahi dizkiet Kirolene kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoari eta Emakunderi, emakumeen euskal erakundeari. Saria emateagatik baino gehiago, mendia euskaraz bizi dugun emakumeoi hitza eta oihartzuna emateagatik. Lagun batek proposatuta aurkeztu nuen nire lantxoa Kiroleneren mendiko film lehiaketara.

Ez da teknikoki onena, ez da film ederrena, baina nire-nirea da. Barru-barrutik eraikitako ikus-entzunezko txiki bat. loramen nor den eta harentzat mendia zer den erakutsi nahi duena.
Eskerrak eman nahi dizkiet, halaber, lan honen atzealdean dauden guztiei: gurasoei, mendia bizitzan txertatu zidatelako txikitan, eta bihotzeko hamaika laguni, mendia nirekin bizitzeagatik.

 Itsasotik zerura, loramen

Saria jaso ostean, Arantzazura joan ginen, Buetraitzeko igoera bertikalean parte hartzera. Anemiak jota daramat hilabete eta azken astean buruhauste dezente eman dit lasterketak. Orain hiru urte hartu nuen parte lehenengoz eta giroak maitemindu egin ninduen: suziriak gau ilunean, euskal mendizaleen oihuak eta txaloak, deabruak transmititzen didan indarra... berriz bizi nahi nuen. Azkenean parte hartzea erabaki nuen eta ez naiz damutu.

Emaitzak ezustean harrapatu ninduen, anemiarengatik, lasterketan zehar izandako erorikoarengatik... enuen inondik ere espero. Burdina arazo handia da nigan: lineako lasterketetan izugarri sufritzen du nire gorputzak, eta ondorioz, buruak ere bai. Kilometro bertikaletan esfortsua ez da horren handia eta errazago osatzen naiz gero. Horregatik, atzokoa aupada handia izan da kilometro bertikaletan saiatzeko. Eskerrik asko bihotzez, Aloñako infernua paradisu bihurtu zenuten guztioi. Buetraitz ahaztezina izan da berriz ere.

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza