Ainhoa Lendinez

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 09 04 ainhoa lendinez elgoibar barren PSR Pyrenees Stage Run 2 etapa besarkada 3 etapa"Gaurkoa etapa nagusia da, luzeena eta gogorrena. 22. kilometrora iristen garela ikusteak asko lagunduko dit psikologikoki, Igone". Hankak uste baino askoz hobeto esnatu zaizkigu gaur eta solasaldi ederrean egin ditugu lehen kilometroak eta orduak. Lasai-lasai, gehiegi estutu gabe.

Ikus hemen: 1. eta 2. etapetako kronika

3. etaparen kronika:

Eta iritsi da 22. kilometroa, baina irribarrerik ez loramenen aurpegian. Ahul noa, indarrik gabe bezala. Hara, hara! Zer dator hemen? Bidaiako lehen txakalaldia, loramen! Aitak errieta egingo zidan hemen balego, gutxi jan dudala usteko zuen. Baina ez nau horrek kezkatzen, badakit bidaia honetatik gizenduta itzuliko naizela ;-)

Pentsamendu ezkorrak bata bestearen segidan etorri ahala gorputzeko makalaldia burura igaro da, eta kezkatzen hasi naiz. Pentsatu dut: "zein ote da txakalaldiaren esanahi emozionala?" Berehala konturatu naiz pentsamendu ezkorrek ez didatela laguntzen.

2018 09 04 ainhoa lendinez elgoibar barren PSR Pyrenees Stage Run 2 etapa berba 3 etapa

Gelditu gabe, Igoneren animoei esker, eta gogoz kontra jan-edanez, mantsoago, baina hurrengo malda pikoari ekin diogu. Gaina hartu dugunean hobeto nagoela ikusi dut, eta beherako bidean arin sentitzen naiz berriro. Tximeleta txuri txiki batek talka egin du ia nire aurpegian, eta irribarrea atera zait. Martxan naiz berriro!

Lehen ere izan dut txakalaldirik lasterketa luzeren batean. Izan ere, ba al da mendizalerik, sekula txakalaldirik izan ez duenik? Neure kasuan ederra izan da ikustea gorputzak eta buruak nolako indarra daukaten. Uste baino indartsuagoak garela esaten didate ingurukoek, eta egia izango da.

2018 09 04 ainhoa lendinez elgoibar barren PSR Pyrenees Stage Run 2 etapa berba 3 etapa oinez
Andorrako mendietan barneratu ahala udaberri atarian Joxerra Garziak eman zigun komunikazio ikastaroa etorri zait gogora. Komunikazio ekintza guztiek helburu bat izan behar dutela esan zigun. Mendian gora noala konturatu naiz nire helburu bakarra dela barrua hustea, eta ahal bada, irakurlea, zu, ukitzea. Horrenbestez, nirekin batera gaur txakalaldia eta tximeletak sentitu badituzu, bale naiz!

2018 09 04 ainhoa lendinez elgoibar barren PSR Pyrenees Stage Run 2 etapa 3 etapa ibilbidea

  • PD: Louise Hayren Sana tu cuerpo liburuak ez dakar hitzez hitz "txakalaldi"aren (pájara) esanahi emozionalik. Baina harekin zerikusia duten beste hainbat egoera bat datoz funtsean: beldurrak, segurtasun falta, anemia animikoa... ;-)
  • PD II: nire bidaidearentzat gaurko azken kilometroak luze eta gogorrak izan badira ere, uste baino askoz hobeto amaitu dugu etapa! :-)

2018 09 04 ainhoa lendinez elgoibar barren PSR Pyrenees Stage Run 2 etapa oleson 3 etapa

4. etaparen kronika

 PSR egiteko erabakia hartu genuenean hainbat kezka sortu zitzaidan: lehen aldiz egingo nuen hainbat etapatako mendi lasterketa bat, eta ez nekien gorputzak eta buruak nola erantzungo zidaten. Saiatuta ere, ez da erraza gorputza eta burua sasoi berean egotea, eta are gutxiago sasoi betean egotea. Izan ere, bai kirolean eta bai bizitzan, niretzat ezinbestekoak dira biak: entrenamendu fisikoa eta entrenamendu mentala.

2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 4 etapa 2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 4 etapa 2

 Urte eta erdi inguru da Urko Arozena laguna ezagutu eta harekin entrenamendu mentala lantzen hasi nintzela: liburuak irakurri, bideoak ikusi, hitzaldiak entzun, ariketak egin. Burua ez da gizakiaren atal bat baizik, eta hankak edo besoak bezala entrenatu egin behar da osasuntsu eta sasoian edukitzeko.

7 egunetik 4 egin ditugu jada. Hamaika goraldi eta beheraldi, kilometro eta ordu luze kudeatu ditugu. Harrituta nago, txundituta. Eguneroko bizimodutik oso bestelako astea izaten ari da hau niretzat: esnatu, luzaketak, gosari egokia egin eta 6-9 orduz mendian ibili. Ordu horietan guztietan ehunka pentsamendu etorri zait burura, baina berehala saiatu naiz uzten bigarren apalean, haiei arreta emanez gero, orkatila bihurritu dezakedalako, edo erori, edo adarren batekin burua jo. Pentsamenduetan murgilduz gero, jatea edo edatea ahaztuko zait, eta txakalaldiak errazago erasoko dit. Errota gelditzen ez badut, ez dut ikuspegiaz bete-betean gozatuko. Orain eta hemen egotea ez da erraza, baina merezi du saiatzea.

2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 4 etapa basoa
Gorputzari dagokionez, badakit ez nagoela sasoi betean, baina uste baino hobeto ari gara kudeatzen gure indarguneak eta ahulguneak. Ohartu gara ezinbestekoa dela edatea eta jatea, egoki, gutxi baina sarri. Arlo honetan izugarri lagungarri izaten ari da lasterketako antolatzaile eta boluntarioen lana. Anoa postuetan, gosari, bazkari eta afarietan ahalik eta jateko egokiena ematen digute. Niri neroni bitarteko guztiak jarri dizkidate eskura etxeko dietari eusteko: fruta, arroza, arroz-esnea, glutenik gabeko ogia, barazkiak, perretxikoak, arrautzak, haragi txuria, arraina, infusioak eta saldak, txokolate beltza...

2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 4 etapa zangoak
Ariketa fisikoa egiten dudanean asko izerditzen naiz, gatz eta mineral asko galtzen ditut, eta osagarriak hartuta ere (itsasoko ura kasu), gihar eta artikulazioek asko sufritzen dute. Arlo honetan ere bereziki txalotu behar ditut lasterketako fisioterapeuta jatorren lana eta laguntza. Bidaia honetan gauza asko iltzatuko zaizkit bihotzean, egindako lagunak tartean. Horietako bat da, Sara.

2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 4 etapa 2 masaia
Lehen etapa amaitu nuenean, krioterapia tratamendua egin zidan hanketan: izotzarekin masajea eman eta hankak askatu zizkidan. Gustura egon nintzen haren eskuetan baina ez zidan beldurra kendu: hankak oso astun neuzkan, eta ez nuen uste hurrengo egunean korrika egiteko moduan egongo nintzenik. Biharamunean hanka berriak banitu bezala esnatu nintzen. Mendian gora eta behera nindoala askotan akordatu nintzen Sararekin, eta luze egin zitzaidan helmugara bitartekoa, hari eskerrak emateko. Ordutik, egunero, nire hankak haren esku. Euskal herritarra behar zuen izan! ;-)

2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 4 etapa 2 ibilbidea
Laugarren etapa egin dugu gaur, eta iritsi gara bidaiaren erdira: burua gogotsu, hankak uste baino hobeto, eta bihotza pozik. Horren atzean antolakuntzaren lana ere badago eta, gaurko eskerrak eta loreak haientzat. Biba zuek!

2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 4 etapa danak
Imanol Aleson: Emcampetik Arinsalerako 20km-ak izan dira gaurko etapa, 1700m-ko desnibelarekin. Gauzak ez dira asko aldatzen, gaur ere 2° postua lortu baitugu. Igoeretan lortzen dugu lehenengoei eusten baino jaitsieretan ez ditugu ikusi ere egiten. Gaurkoan, Andorrako basoetan ibili gara, eta basoa perretxikoz betea dagoenez batzuk jaso ditugu. Ez dugu altuera handirik igo baina 4 igoera gogor bazeuden. Biharko etapan Andorratik irtengo gara eta GR11 jarraituz Tavascan aldera ekingo diogu. Ainhoa eta Igone aurrenak izan dira gaurkoan ere eta orokorrean aurrenak jarraituko dute.

2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 4 etapa 2 aleson

 5. etaparen kronika

Dijous passat, estirada a la meva catifa d'estiraments a casa, tancava els ulls i intentava imaginar com seria el dia d'avui. Analitzava els perfils de les cinc primeres etapes i una esgarrifança recorría la meva esquena. Avui és un somni fet realitat. Estic a Tavascan amb tots vosaltres, i Salardu està cada vegada mes a prop. La dura etapa d'avui, mentre saltava d'un bloc a l'altre, junt al Comapedrosa, he recordat que el poble basc i el poble català sempre han estat units d'una manera especial. A partir d'ara, per a mi també ens uneix l'amor per la muntanya. Visca el poble català! Gora PSR!

2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 5 etapa 1

2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 4 etapa 2 ibilbideaJoan den ostegunean, luzaketak egiteko oihalean etzanda nengoen etxean. Begiak itxi eta gaurko eguna nolakoa izango zen irudikatzen saiatu nintzen. Lehenengo bost etapen profilak aztertzen ari nintzela, hotzikara handia nabaritu nuen gorputz osoan. Ametsa egi bihurtu da gaur. Eta hemen nago, Tavascanen, zuekin guztiokin. Eta Salardu gero eta gertuago. Gaurko saioa ere gogorra izan da. Comapedrosa mendiaren magalean harriz harri saltoka nenbilela gogoratu dut Euskal Herriak eta Herri Katalanak lotura berezia izan dutela beti. Mendiarekiko maitasunak ere lotzen gaitu hemendik aurera. Visca el poble catala! Gora PSR!

2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 5 etapa logela

2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 5 etapa basoan

Imanol Aleson:

Arinsal-Tavascan 40km 2760m+
Gaurkoan 1° postuan bukatu dugu.
5. etapa, desnibelari eta terrenoari kaso eginez etaparik gogorrena. Arinsaletik atera eta goraka Comapedrosako refugioraino eta hemendik Portella de Baiau 2756metroko altuerara. 7,7km'tako eta 1400m+'ko igoera gogorra. Ondoren 17km jaitsiera luzea Areu herrira. Hemendik 990mko igoera 6kman eta ondoren 10km jaitsiera ederra. Arinsaletik atera orduko tira degu aurrera, gure helburua gaurko etapan aurrenak iristea zen. Erritmo gogorra jarri dugu , kale o bale. Ondo atera zaigu eta etapa eder batez gozatu eta disfrutatu dugu. Bihar 27km zain ditugu, ea ondo rekuperatzen degun eta berriz gozatzeko gai garen.

2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 5 etapa alleson

6. etaparen kronika:

Azken-aurreko etapa ere egin dugu, kamarada!

2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 6 etapa komik

Zorionak Igone, lesio baten ostean horren saiatua izatearren. Goraka indartsu eta beheraka pazientzia handiz jardutearren. Zorionak, une oro irribarreari eustearren. Barkatu, goraka eta etapa amaieran emozionatu eta metro batzuetan aurrera egin dudalako, emozioaren errua! Eskerrik asko, buruko makalaldietan laguntzearren. Egunero, mendirako indarra ateratzen laguntzearren. Eskerrik asko, amets hau betetzen laguntzearren.

Gure lehen erronka da Pyrenees Stage Run, ez dadila azkena izan, mendiko lore!

2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 6 etapa helmuga

2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 6 etapa basoan ibilbidea

2018 09 06 ainhoa lendinez Elgoibar PSR 6 etapa

7. etaparen kronika:

Basoa, harrizko bloke erraldoiak, behiak, zaldiak eta marmotak. Lakuak, loreak, tximeletak eta Anetoko glaziarra. Sorpresaz beteriko saio bikaina izan da azkena ere. Amaitu dugu gure mendi-bidaia: 250 kilometro, 7 egunetan, 5 parke natural zeharkatuz. Eta iritsi gara Salardura. Hamarnaka lagun berri egin eta mila istorio eta emozio bizi. Mendi aste ahaztezina. Gora lagunak, gora osasuna eta gora mendia. Aurreskua zuentzat denontzat!

2018 09 09 pyrinees stage run ainhoa lendinez elgoibar barren 7 etapa aurreskua

2018 09 09 pyrinees stage run ainhoa lendinez elgoibar barren 7 etapa gorantz
Igone Campos:
Gaur agurtu ditugu Pyrenees Stage Run lasterketan egindako lagun berriak, baita bizitako guztiaren digestioa egiten hasi ere. Nahiz eta oraindik ere tripak erdi nahasirik ditudan, ziurtasunez esan dezaket izan ditudan bizipenen artean gozagarrienetako bat izan dela, lesioak utzitako konfindatza eza berreskuratu dudalako, mendian orduak eta orduak eman ditudalako eta lagun zahar zein berriekin bidea partekatu ahal izan dudalako. Mila esker danoi!

2018 09 09 pyrinees stage run ainhoa lendinez elgoibar barren 7 etapa v1 2018 09 09 pyrinees stage run ainhoa lendinez elgoibar barren 7 etapa v2


Imanol Aleson:
Urteak daramatzat mendi lasterketetan parte hartzen, motz ,luze nahiz etapetako probetan. Europan zehar eginak ditut hainbat proba, bai banaka eta bai bikoteka. Lasterketa denek dute bere xarma eta bere gogortasuna. Baina aste honetan Pyrene Stage Run lasterketan bizitakoa berezia izan da, bolondresek eta antolatzaileek eman diguten babesa eta laguntasuna ikaragarria. Baina gauza batekin geratuko naiz barruan: Azkoititik eraman dedan bikotea nirekin parte hartzera: Ixaka. Berekin hau bizitzea benetako abentura izan da eta ez lasterketa soilik. Eskerrik asko apoiua eman diguzuen danoi eta bereziki hirim Iker (Burruntzi)

2018 09 09 pyrinees stage run ainhoa lendinez elgoibar barren 7 etapa aleson

 

 

Lehiaketa 2018

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza