Ainhoa Lendinez

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

hitzetaklik iosu juaristi loramen martin

Larre berdeak, etxe zuri, teila gorriak,
jendarme auto bat bidean 
bildots artean pasatzen.

Hazparnen jaio zen Martin Larralde. Guillaume Larralde eta Marie Ithurbide zituen aita-amak. Ama hil zenean, Martinek aitari eskatu omen zion baserriaren zati bat. Auzi hark gaiztotu egin zuen aita-semeen arteko harremana. Maizterra ere tartean zen: Martinen aitak baimena eman omen zion bere lurretan belarra biltzeko eta, egun batez, horretan ari zela, tiro bat jaso zuen maizter hark. Jendarmeek Martin atxilotu zuten, heriotza haren erantzule zelakoan. Baionara eraman, Pauen auzipetu, errudun jo, eta kartzelatu egin zuten. Sei urte geroago hil zen Martin, ziegan.

Askotan etortzen zait gogora kanta hori, Joseba Sarrionandiak idatzi eta Ruper Ordorikak musikatutako kanta. Areago, gain batera igo eta argazkian bezala, mendilerroak bata bestearen atzean ikusten ditudanean. Mendilerro bakoitza bizitzako urte bat iruditzen zait; eta gain bakoitza, bizitzako une bat. Beste Martin bat ere “ezagutu” dut azken hilabeteotan: Martin Zalakain. Pio Baroja donostiar idazleak sortutako abenturazalea. Urbia herrian bizi zen Martin hau. Gazte bihurria zen, eta behar baino bizialdi laburragoa izan zuen, "okerreko" neskarekin maitemindu zelako. Kattalin zuen izena neska hark, eta haren familiak hil zuen Martin, mendeku gosea asetzeko. Zenbat Martin zorigaiztoko munduan! Haien izenak ez ezik, haien kondaira lazgarriak ere ahazturaren behelainoak estali ditu. Egon hor daude, ordea, behelainoaren azpian, mendiak eta zuhaitzak dauden bezala... eta hor daudenez, noizean behin, gutxien uste denean, ezkututik agerira egiten dute, itoak ur azalera bezala.

Martin Larralde honelako egun batez hil zen,
begiak zabalik etzanda, agian,
zerua itsaso ziki bat dela esanez.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza