Ainhoa Lendinez

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

hitz klik elgoibar fotoiosuWill Smith aktorearen bideo bat ekarri dit gogora argazki honek. Orain astebete egin nuen topo bideo horrekin sarean. “Beldurra” zeukan izena.

Antza denez, lagunekin hegazkinetik jauzi egiteko hitzordua jarri zuen Smithek orain ez asko. Taberna giroan sortutako erronka omen zen, harrokeria puntu bat ere bazeukana. Egun hartan, begirik ezin bilduta igaro omen zuen gau osoa, beldurrak jota. Lagunen aurrean ausart agertuagatik, barrua dantzan zeukala gogoratzen du Smithek, eta hegazkineko atea ireki zenean ikaratuta zegoela. Sekula ez omen zuen halako beldurrik sentitu. Baina 3-2... eta 1 entzun orduko, airean omen zen. Ordura arteko beldur denak airean desagertu zitzaizkiola kontatzen du, eta bizitzako esperientzia liluragarriena bizi izan zuela.

Beldurrek zenbat mugatzen gaituzten esatera dator Smith bideo horretan, eta beldurrengatik zenbat sufritzen dugun, are gertatu ez diren gauzengatik. Ildo beretik, Eduard Punseti behin entzun nion zoriontasunaren gakoa beldurrik eza dela. Baina nola da posible hori? Beldurrean hezten gaituzte eta: beldurra sudurrean belarritakoa jartzeko, homosexualak garela esateko, abortatzeko, banantzeko, lana uzteko, ilea mozteko. Beldurra albokoari huts egiteko, gugandik espero dena ez emateko, ezberdina izateko. Beldurra kalera bakarrik ateratzeko, minigona janzteko, pentsatzen duguna esan eta idazteko. Beldurra geu izateko. Horrela hezten gaitu gizarteak, eta horrela sinetsarazten digute zoriontasuna.

Lagun bihotzeko batek hauxe esan dit orain gutxi: loramen, zaharra zarenean, atzera begiratu eta, zer ikusi nahi duzu: beldurrarengatik zenbat aldiz itxi duzun hegazkinaren atea? Ala zenbat aldiz izan zaren zoriontsu, hegan? Zoriontsu izateko bizi naiz ordutik.

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza