Ainhoa Lendinez

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

hitzetaklik.Iosujuaristi

Zaid Ait Malek. Mendiko korrikalaria. Marokoarra jaiotzez, 10 urte Espainian bizitzen.

Legeak ezarritako behar adina egun lan egiteko modurik ez, eta jaioterrira itzultzeko arriskuan. Baloiari ostikoak ematea aukeratu izan balu, urretan hartuko luke bainua egunero. Darko Kovacevic serbiarrak bezala: 1.500 euro hilean legez, 90.000 euro hilean berez. Huskeria, hala ere, Ronaldo eta enparauen soldatarekin alderatuta. Baina ez dugu atzerritarrik nahi gurean, diru-laguntzak kentzen dizkigutelako. Horregatik kendu du Gipuzkoako Aldundiak AGI, 11 milioi euroko gastua dakarrelako urtean, eta kontuek ez dutelako ematen Realak 2002-2008 artean utzitako ondarea estaltzeko. Urrun daude Lesbos, Idomeni eta Siria; ontziak, hesiak eta beste. Hango kontuak dira, ez dira gure kontuak. Baina politak dira errefuxiatuen argazkiak, 2016ko Pullitzer Saria irabazteraino politak. Nik ez dut Zaid ezagutzen, baina askotan ikusi dut “gure” mendietan korrika, irribarrez beti, eskerrak ematen beti. Hura ikustean beti pentsatzen dut: “Ezina, ekinez egina”. Hala kirolean, nola bizitzan. Mundura, gozatzeko etorri zirelako batzuk; haiek jarritako hesiak gainditzeko beste batzuk.

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza