Osakidetzako larrialdietako zuzendari kudeatzaile berria da Ane Beitia Arriola (Elgoibar, 1965), zortzi urtez (2015-2023) Elgoibarko alkatea izana.
Amagandik edoskitzeari buruzko argazki lehiaketa antolatu du ESI Debabarrenak. Zortzigarrengoa izango da aurtengoa.
Debabarreneko Ehiza Xehe Txapelketan gertatu zen moduan, Arkaitz eta Leire Egaña neba-arrebak izan ziren onenak zapatuan Zanbranako "El Castillo" ehiza barrutian jokatu zuten Gipuzkoako txapelketan ere.
Muzak taldeak 2023ko urtarrilean kaleratu zuen bigarren lan luzeko, 'Irabaziak eta galerak' diskoko, abestietako bat da 'Gezur Mila'. Kanta honen bideoklipa kaleratu dute orain.
Elgoibarko Izarra elkarteak eta Elgoibarko Udalak bat egin dute Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sortu duten Euskaraz barra-barra markarekin.
Iñurri elkartearen eskutik, minbizia modu batera edo bestera jasan dutenei laguntzeko eta gizartea sentsibilizatzeko “Tabuen kutxatik oholtzara” proiektu solidarioa martxan jarri dute, gertutik bizitako esperientzien harira.
27 lagunek hartu zuten parte estreinako Lizagasar Erronkan, 23 gizonezkok eta lau emakumezkok, eta helmugan azkarrenak Iñaki Goenaga soraluzearra eta Lorea Totorika ermuarra izan ziren. Bost lagun erretiratu egin ziren.
Urriaren 5ean, eguenean, zabalduko dute Maalan SanloBeer garagardo festa, eta domekara bitartean zuzeneko musika emanaldiek, bingoak edo dantzaldiek girotuko dute azoka.
Aire libreko margo lehiaketa izan dute gaur Mendaron, eta Jose Reyes leioarrak irabazi du lehenengo saria, nagusietan.
Unibertsitatean ikasturtea hasi denetik Zarautzera eta Donostiara joaten den autobusa hartzea ia ezinezkoa da Elgoibarren. Urazandiko autobus geltokian biltzen dira goizero-goizero langile eta ikasleak, egun horretan autobusa hartuko duten edo ez jakin gabe.
'Elgoibarrera bizitzera etorritako jatorri askotariko herritarren bizipen linguistikoak eta euskararekiko dituzten pertzepzioak' lana aurkeztu zuten atzo Ekhine Eizagirre Zubiaurrek (Zarautz, 1984) eta Saioa Iraola Urkiolak (Leitza, 1987), Udalak iaz zabaldu zuen Gotzon Garate bekaren irabazleek.
Erronka berezi eta originala antolatu du Casa Astigarra Trail taldeak domekarako: Lizagasar Erronka. Lizagasar sagartokian egingo dute, hango sagastietan barrena.
Elgoibarko Lagun Taldea Txirrindulari eskolakoek joan den astean amaitu zuten txirrindulari denboraldia.
Familientzako erromeria antolatu dute urriaren 6rako Atxutxiamaikak, Ludotekak eta Musika Eskolak. Erromeriaz gainera gauza gehiago dituztela prest iragarri dute.
Arriaga industrialdeko saneamendu-sarea eguneratzeko obra hasi du Ura Uraren Euskal Agentziak.
Hileko azken zapatua da irailaren 30ekoa, eta ohi legez, azoka egingo dute Elgoibarren. Baserriko produktuak erosteko aukera izango da Kalebarren plazan, 09:00etatik 14:00etara bitartean, eta eguerditik atzera ganadu erakusketa ere egongo da Kalebarrenen.
Elgoibarko Udalak Harrera Plan Integrala jarri zuen abian aurreko legealdian, eta horren barruan harrera gida kaleratu du, herrira iristen direnei oinarrizko informazioa emateko. Zapatuan, irailaren 30ean, harrera egingo diete maiatzetik abuztura bitartean herrira etorri diren 139 lagunei.
Elgoibarko Udalak eta Jaurlaritzako Osasun Sailak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Elgoibarren osasun-zentro berria eraikitzeko.
"Era ê Sarà metamorfosi' izeneko erakusketa ikusi ahal izango da Elgoibarko Salento Pizzerian, irailaren 28tik urriaren 8ra bitartean. Gianni Chiriatti artista suitzarraren artelanek osatuko dute erakusketa.
Elgoibarko Udalaren atzoko Osoko Bilkuran onartu zuten datorren urterako ordenantza fiskalak eguneratzea, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bilduk kontra bozkatu zuen.
2022ko jarduera alpino oneak saritzen ditu Frantzian antolatzen duten Urrezko Pioleta sariak, eta saria irabazteko hautagaien artean dago Aritza Monasterio mendigoizale elgoibartarrak Peruko Andeetan eginiko jarduera.
Zazpi lasterketek osatu dute Mendi Lasterketen 2023 Lineako Euskal Herriko Kopa, eta sailkapen nagusiko lehen postua eskuratu dute Eneko Etxaniz elgoibartarrak jubeniletan eta Julen Dobarro mendaroarrak kadeteetan.
Elgoibar, Karakate, Irukurutzeta eta Pol Pol lotuko dituen mendi bizikleta irteera antolatu du Morkaikok irailaren 29rako, barikurako; baina, badu berezitasun bat irteera honek, gauez egingo dutela.
EH Bildu koalizioak jakitera eman du 62 zuzenketa aurkeztu dituztela Eusko Legebiltzarrean Debabarrena sozioekonomikoki suspertzeko ponentziaren irizpena hobetzeko.
Infantil mailako Espainiako Igeriketa Txapelketa jokatu zuten, uztail amaieran, Sabadellen (Herrialde Katalanak) eta erakustaldia eman zuen Paula Calvo igerilari elgoibartarrak.
Euskararen aurrerabideen kontra egon diren epaien aurka antolatu du manifestazioa euskalgintzak azaroaren 4rako. Bilbon izango da manifestazioa eta Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat izango du leloa. Azaleko argazkia: Kontseilua.
San Migel eguna da irailaren 29a, barikua, eta egun horretan jaiak hasiko dituzte Aiastian. Antolatzaileek esan dute bazkarirako nahiz afarirako erreserba egin behar dela.
Atxutxiamaikak LH4-6 bitarteko ikasleei eskaintzen dien programa da Aldenik Alden, eta joan den barikuan egin zuten ikasturteko lehen saioa, umeen iritzi eta ekarpenak jasotzeko bilera.