Markesina berria ipiniko dute Toletxegaineko geralekuan

Barren 2025eko azaroaren 14a

Euskal Trenbide Sareak (ETS) jakinarazi duenez, Toletxegaineko geralekuan markesina berria instalatzeko lanak egingo dituzte domekatik aurrera.

Markesina aldatzeko lanak egin ahal izateko katenaria moztea beharrezkoa dela azaldu dute, eta hori dela-eta, gauez egingo dituzte lanak, "tren zerbitzuan ahalik eta eragin txikiena izateko". Zehaztu dutenez, domeka gauean hasiko dituzte markesina jartzeko lanak, eta bukatzeko hiru bat egun beharko dituztela aurreikusten dute.