Bingen Zupiriak segurtasuna izango du hizpide eguenean Elgoibarren emango duen hitzaldian

Barren 2025eko azaroaren 12a

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua da Bingen Zupiria (Hernani, 1961), eta “Segurtasunaz hitz argitan” izeneko hitzaldia emango du eguen honetan Elgoibarren.

Elgoibarko EAJk antolatu du solasaldia, alderdiak herrian antolatu asmo dituen hitzaldi-ziklo baten baitan. Aita Agirre Kulturguneko Areto Nagusian izango da Bingen Zupiriaren hitzaldia, 18:30ean, eta sarrera librea izango da, aforoa bete arte. Jeltzaleek azaldu dutenez, hausnarketarako, elkarrizketarako eta ideiak partekatzeko gune irekia izango da, eta parte hartzera animatu dituzte herritarrak.