Aukeratu dituzte Gaba Beltzeko argazki lehiaketako irabazleak

Barren 2025eko azaroaren 14a

Bigarrengoz antolatu dute Gaba Beltzeko Argazki Lehiaketa, eta epaimahaiak eta herritarrek aukeratu dituzte irabazleak. 

Udal Ludotekak, Atxutxiamaikak eta Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak antolatu zuten Gaba Beltzaren inguruko argazki lehiaketa, eta 25 argazki aurkeztu ziren lehiaketara (estreinako edizioan 38 argazki aurkeztu zituzten). Kultur Kafeko horma batean jarri zituzten lehiaketara aurkeztutako argazkiak, eta han izan zuten herritarrek gogokoenari botoa emateko aukera. Guztira 126 lagunek eman zuten botoa. "Parte-hartze zabal honek argi erakusten du Gaba Beltzeko ospakizunak eta sormen artistikoak Elgoibarren duen indarra", adierazi dute antolatzaileek.

Botoak eta epaimahaikideen balorazioak kontuan hartuta, hona ekarri ditugun hiru argazkiak saritu dituzte: 2018ko kuadrila, Nile Bereziartua eta Maria Zubiaurre eta 2015eko kuadrila.
Sarituek 20 euroko erosketa bonu bana jasoko dute, herriko dendetan gastatzeko. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte hartu duten guztiei, bai argazkilariei, eta baita bozkatu duten herritarrei ere; eta, hurrengo urtean parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

2018ko kuadrila.

2025eko kuadrila.

Nile Bereziartua eta Maria Zubiaurre.