Era guztietako materialekin egindako jaiotzak ikusi ahal izan ziren atzo, Parrokiako Katekesiak urtero antolatzen duen jaiotza lehiaketan. Ainitze Plaza, Eider Plaza, Maddi Plaza eta Olatz Makazagak aurkeztutako jaiotzak irabazi zuen lehen saria eta Goizeder Arnedok eta Nagore Casaresek aurkeztutako lana saritu zuten bigarren sariarekin. Hirugarren saria, berriz, Elena eta Maria Amarok eskuratu zuten. Dena dela, aurkeztu ziren jaiotza guztiek jaso zuten sariren bat edo beste.
Zubiaurre-Murua familiak lagatako lokalean jarri dituzte jaiotzak ikusgai, Errosario kaleko 7an, eta bertan egongo dira urtarrilaren 7ra bitartean. Era berean, ondorengo argazki-bilduman ere ikus ditzakezue aurtengo jaiotzak. (parte-hartzaileen zerrenda PDF)
- Parte hartzea jaitsi den arren 42 umek parte hartu zuten jaiotza lehiaketan (2013-12-17)
- Arnedo ahizpek irabazi dute jaiotza lehiaketa, bigarren urtez jarraian (2012-12-17)
- Mugimendudun jaiotza bat nagusi jaiotza lehiaketan (2011-12-19)
- Alonso anai-arrebek irabazi dute jaiotza lehiaketa (2010-12-13)