Segiko kide izatea egotzita, Ainara Ladron eta beste 27 gazteren kontrako epaiketa hasi da Madrilen

elgoibarren.net 2014ko ira. 22a, 14:12
Segiko kide izatea egotzita, 28 gazteren kontrako 1/12 sumarioaren epaiketa hasi dute gaur, hilak 22, Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Auzipetuen artean dago Ainara Ladron elgoibartarra. Epaiketa bertan behera geratu da, auzipetuek epaileari bizkarra eman eta kartelak erakutsi dituztenean, baina berriro hasi da. Fiskaltzak sei urteko kartzela zigorra eskatu du auzipetu bakoitzarentzat, talde terroristako kide izatea leporatuta.
 
 Angela Murillo epaileak bertan behera utzi du, behin-behinean, Segiko kide izatea egotzita 28 gazteren kontrako epaiketa Auzitegi Nazionalean, auzipetuak protesta kartelak erakusten hasi direnean, baina 45 minutu geroago berrabiarazi dute auzi saioa.

Argazkia: askegunea.com.

28 auzipetuetako 5 ez dira Madrilgo Auzitegi Nazionalera azaldu, eta Loiolan antolatutako Aske Gunean geratu dira. Murillo epaileak bostak bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du. Ainara Ladron ez dago bost lagun horien artean, Madrilen daudenen artean baizik. Epailearen aurrera agertu ez diren lagunek, epaiketak irauten duen bitartean, abendura arte gutxi gorabehera, preso egon beharko dutela ohartarazi du Murillok. Izan ere, epaiketan agertu ez izanak ihes egiteko arriskua dagoela erakusten duela iritzi dio epaileak. Gazteek herri harresia osatzeko asmoa dute.

 

Lotura duten albisteak: