Gustavo Barrenetxea elgoibartarrak hartuko du parte domekan hasiko den Nazioarteko Xake Txapelketan

elgoibarren.net 2013ko abe. 13a, 12:24
 
Abenduaren 15etik 21era bitartean jokatuko dute aurtengo Nazioarteko Xake Txapelketa. Domekan egingo dute txapelketaren aurkezpena 12:30etik aurrera, Pleno Aretoan, eta partidak arratsaldean hasiko dira. Aurtengo berezitasunen artean, xakelari elgoibartar baten izena ageri da partaideen artean: Gustavo Barrenetxea. Elgoibartar batek txapelketa honetan parte hartuko duen estreinako aldia izango da, eta antolatzaileen ustez, are erakargarriagoa bihurtuko du horrek txapelketa elgoibartarrentzat.

•Izen handiko jokalariak
 Elgoibartarrarekin batera, izen handiko xakelariak izango ditugu aurten ere Elgoibarko Txapelketan: Christian Cruz (Peru), Daniel Alsina (Katalunia), Aleksa Atrikovic (serbia), Tanguy Ringoir (Belgika), Dragan Paunovic (Serbia), Oleg Romanishin (Ukraina), Angel Arribas (Madril), Alejandro Franco (Euskal Herria), eta David Astasio (Euskal Herria).

Azken hiru torneoak irabazi dituen Azer Mirzoev aurten ez da etorriko.

Maila handiko xakelariak etorriko diren arren, etorriko ez direnetako bat nabarmendu behar da, azken hiru txapelketak errenkadan irabazi dituen Azer Mirzoev Azerbaijango xakelaria, hain justu ere.
 Abenduaren 21ean, domeka, amaituko da xake txapelketaren 23. edizioa.
 
Lotura duten albisteak: