Kirolaren balioak aztergai kirol federatuaren sari banaketan egingo duten mahai-inguruan

elgoibarren.net 2011ko abe. 21a, 12:49
 
Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatuko dituzte eguen honetan, abenduaren 22an, Musika Eskolan. Bertan, ohi duten legez, kirolarekin zerikusia duen mahai ingurua antolatu du Udal Kirol Patronatuak. Aurtengo gaia “Kirolaren balioak” izango da.
 


 Mahai-inguruan parte hartuko duten mahaikideak honakoak izango dira: Asterio Perez (C.D. Elgoibar), Mikel León (Mekatar Xake Taldea), Joserra Iriarte (Debabarrena Areto Futbol taldea), Gojko Vucinic (Sanlo Esbubaloi Taldea), Jose Angel Aguirre (Elgoibarko Igeriketa Taldea), Olatz Baztarrika (Mintxeta A.T.) eta David Rodriguez (Elgoibarko Eskola Kirola).
 19:00etan hasiko da mahai ingurua Musika Eskolako auditorioan (azken solairuan), eta solasaldiaren amaieran banatuko dituzte 2011ko kirol federatuaren sariak.

Kirol klubeei errekonozimendua

 Udal Kirol Patronatuak herriko kluben lana aintzat hartu eta klub bakoitzeko kirolari zein kirolaren alde lanean diharduten hainbat lagun sarituko ditu Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sarietan.
Aitor Zabala kazetariari errekonozimendua
 Horiez gain, Udal Kirol Patronatuak bi sari banatuko ditu. Bata, Aitor Zabala kazetariak jasoko du, azken 22 urteetan Diario Vasco egunkarian kirolari eman dion “presentzia eta garrantzi handia” eskertzeko. “Kirolzaleok asko daukagu berari eskertzeko, kluben eta Kirol Patronatuaren eguneroko lanean laguntza handikoa izaten baitzaigu”, adierazi dute antolatzaileek.
Atleta nekaezinentzako saria
 Kirol Patronatuak banatuko duen bigarren saria, berriz, atletismoan aritu diren hiru lagunek -Pilar de la Lama, Antonio Fernandez eta Julian Gonzalez-, jasoko dute. “30 urte baino gehiago daramate atletismoko lasterketa herrikoietan parte hartzen eta egunero ikusten ditugu hirurak errepideetan edo Mintxetan elkarrekin entrenatzen. Beraiek kirolaren bitartez bultzatzen dituzten baloreak denok eredutzat har ditzakegu”.
Aurreko urteetako sarituak: