Elgoibarko EHBildu ez da ados Elgoibarko Udalak martxan jarri duen azken prozesu parte hartzailearekin. Adierazi dute zazpi urte daramatzatela proposamen zehatzak egiten aurrekontu partehartzaileak sustatu nahian eta ezezkoa jaso dutela beti. Eta iruditzen zaie proiektu honek ez dituela gutxieneko baldintzak betetzen.
Herritarren Arreta Zerbitzua berritu du Elgoibarko Udalak. Lehengo leku berean dago, baina Santa Ana kaletik du orain sarbide nagusia. Bulegoak berritzearekin batera, herritarrentzako zerbitzu berriak ere baditu gaur zabaldu duten bulegoak, kutxazain automatiko bat, besteak beste.
Gaurko Osoko Bilkuran onartu dute Elgoibarko Udalak 2018an izango duen aurrekontu ekonomikoa: Udalak 17,7 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean; aurtengoa baino bi milioi euro gehiago. Hain zuzen ere, %12,93ko hazkundea izango du Udal aurrekontuak 2018an. EAJren aldeko botoekin onartu du Osoko Bilkurak 2018rako aurrekontua. EHBilduk kontra bozkatu zuen eta PSE-EE abstenitu egin zen.