Elgoibarko Udaleko osoko bilkurak 2020rako aurrekontua onartu zuen atzo, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. 2020an 18,79 milioi euroko aurrekontua izango du, iazkoa baino %3 handiagoa, hain zuzen ere. EH Bildu abstenitu egin zen bozketan, eta Elkarrekin Podemosek kontra bozkatu zuen.
Mendaroko EHBilduk kargu hartu die gobernuan dauden bi alderdiei alkatearen soldata %25 igotzeagatik legegintzaldi berrian. Ohar baten bidez zabaldu du oposizioak alkatearen soldataren inguruko desadostasuna. Urtean 55.300 euroko soldata gordina izango du Iñaki Arregi alkateak.
Uztailaren 11n egin zuten Mendaron legegintzaldi berriko Udalbatzaren estraineko osoko bilkura. Mendaroko Udaleko batzordeak eta sailetako arduradunak izango diren zinegotziak izendatu zituzten, bai eta udalbatzaren eskumeneko kide anitzeko organuetako ordezkariak ere. Era berean, liberatu bakarra alkatea, Iñaki Arregi, izango dela ere zehaztu zuten, bai eta haren soldata eta talde politikoentzako ordainsariak nahiz zinegotziek organo kolegitatuetara joateagatik izango dituzten ordainsariak ere.
Legegintzaldi berriko estreinako ezhokiko udalbatzarra egin zuten astelehenean, eta hainbat erabaki adostu zituzten. Besteak beste, Elgoibarko Udaleko batzordeak eta sailetako arduradunak izango diren zinegotziak izendatu zituzten, udal erakundeen ordezkaritzak, liberatuak zein izango diren eta horien soldatak. Udalbatzarraren Osoko Bilkuren maiztasuna ere zehaztu zuten, saioak hilabeteko azkeneko asteazkenetan izango dira, 18:30ean.