Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 05 15 inaki arregi alkatea mendaro koronabirusa elk barrenIa bi hilabete pasatu dira Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuenetik, eta arintze fasean gaude orain, zehazki, lehenengo fasean. Tarte hau, Madrilek konfinamendua ezarri zuenetik gaur artekoa nola bizi izan duen galdetu diogu Iñaki Arregi Mendaroko alkateari, bai eta koronabirusak eragindako kalteak arintzeko Udalak hartu dituen neurriak zeintzuk izan diren ere. Arregik nabarmendu du Udala eginahalak egiten ari dela inor ez dadin atzean gelditu.

2020 05 12 HAZ elgoibarKoronabirusaren hedapenaren faserik kritikoena gainditu ondoren, Elgoibarko Udalak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoa berriz irekitzea erabaki du, eta eguen honetatik aurrera arreta presentziala emango du.

2020 05 08 elgoibar udala ostalariak covid19 elkarlanaHurrengo bi urteetako egoerari aurre egiteko berraktibazio plana aurkeztu du gaur Elgoibarko Udalak. Aurten, besteak beste, 540.000 euro baino gehiago bideratuko dituzte zerbitzuak, merkataritza eta ostalaritza suspertzeko. Datorren urtean, beste 375.000 euro inbertituko dira alarma egoerak kaltetutako herritar eta enpresa txikien beharrizanei erantzuteko.

2020 05 07 ane beitia alkatea elgoibar aitagirrenKoronabirusak eragindako egoera berri honen aurrean Ane Beitia alkateak eman ditu herrirako eta herritarrentzako hartu dituzten neurrien berri.

2020 05 01 elgoibar udaletxea kalegoenElgoibarko Udalak jakinarazi duenez, hainbat sektoretako ordezkariekin hasitako harreman-erronda berraktibatuko dute datozen egunetan, erantzun-plan bat zehazten jarraitzeko. Era berean, Udalaren finantza-osasun ona oinarri hartuta, “Elgoibar Bizi bizixa” dinamikoa eta aktiboa berreskuratzeko ahalegin guztiak egingo dituztela azaldu dute udal agintariek.

2020 04 22 Elgoibar kaleak hutsik koronaItxita dauden negozioei udal zerga eta tasak ez kobratzea eskatu dio Ahal Dugu Podemosek Elgoibarko Udalari.

elgoibar udala koronabirusa gidaCOVID-19aren eragin sozial eta ekonomikoari aurre egiteko baliabideen gida bat sortu du Elgoibarko Udalak, herritarrei informazioa eskura jarri eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko. Besteak beste, Espainiako Gobernuak, Jaurlaritzak zein diputazioak eskaintzen dituzten laguntzak batu dituzte gidan.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza