Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 02 autobusa herrikoa geralekuaElgoibarko EH Bilduk jakitera eman duenez, Udaleko gobernu taldeari eskatu dio Urazandiko igogailua jartzeko lanak egiten diren bitartean inplementatutako herri autobusaren erabilerei buruzko azterketa bat egin dezala, ikusten baitu puntako orduetan ematen den zerbitzuak "ezin duela dagoen eskaria xurgatu".

2021 02 26 iñaki arregi mendaro alkatea udaletxeko balkoianJoan zen eguenean zabaldu zuen Mendaroko Udalak ‘Mendaro berri’ boletinaren hirugarren alea. Boletinean, 2021eko aurrekontuari buruzko datu nagusiak aletu dituzte, bai eta etorkizunerako aurreikusten dituzten hainbat proiektu ere, tartean ospitalerako igogailua, futbol zelaia eta zubi berriaren aurreproiektua (mendaro.eus webgunean dago boletina). Puntu nagusietako batzuk ekarri ditugu hona, Iñaki Arregi alkatearekin idatziz egindako elkarrizketara.

2021 02 17 alkorta baserria pinuak moztuta almonteparaqueAbuztutik indarrean da Mendaroko Udalak landa-bideen “erabilera berezia” arautzeko ekainean aurkeztu zuen ordenantza, eta ari da zeresana ematen. Alkateak orduan esan zuen landa-bideen zoladurek okerrera egin zutela eta pinu ateratzeekin lotu zuen.

2021 02 03 aitagirre elgoibar sarreraJaurlaritzak ezarritakoak baino neurri zorrotzagoak hartzea erabaki du Elgoibarko Udalak, Covid-19aren intzidentzia tasa jaisteko helburuarekin, herriko kutsatu kopurua handia dela-eta. Hona hartu dituzten neurriak: 

2021 01 29 Mendaro udaletxea gonati frontoiaMendaro herri gorrien zerrendan sartu zuen atzo Jaurlaritzak, eta horren ondorioz gaurtik itxita dago ostalaritza. Era berean, Mendaroko Udalak ere zenbait udal zerbitzu eta espazio ixtea erabaki du.

2021 01 27 udal aurrekontuak elgoibar zinegotziakOsoko Bilkurak 2021erako udal aurrekontua onartu du gaur arratsaldean, EAJren eta PSE-EE alderdien aldeko botoekin, eta hortaz, Elgoibarko Udalak 16.940.000 euroko aurrekontua izango du aurten, iazkoa baino ia %20 txikiagoa, 2020. urteko gastu erreala 20 milioi ingurukoa izan zela azaldu baitute. EHBildu eta Ahal Dugu alderdiek aurrekontuen kontra bozkatu dute. 

2021 01 26 2020 10 14 Ariana Nogales pse zinegotzia kargua hartu elgoibar udalaElgoibarko PSE-EEren ustez, EHBilduk "adarra jotzen" die Elgoibarko herritarrei, "Udal aurrekontuen alternatiba bat dutela ikusarazten saiatzen baita". "Egin duten gauza bakarra da  osoko zuzenketa bat aurkeztea". Horren harira zehaztu du zuzenketa horretan EHBilduk ez diela eskatu jeltzaleei beste proiektu bat aurkezteko ere.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza