Mendaroko Udalak 2020ko Berraktibazio Planaren bigarren fasea jarri zuen abian azaroan, Covid-19aren pandemiaren bigarren olatuan. Orain, merkataritza eta ostalaritza sektorea susperteko eman dituzten laguntzen errepasoa egin eta horien berri eman dute. Udaletik azaldu dutenez, 18.000 euroko inbertsioa egin dute bi laguntza lerroren bidez.
Abuztuaren 18az geroztik indarrean dago Mendaron landa-bideen erabilera berezia arautzeko ordenantza, eta ari da zeresana ematen. Aste honetan bertan, ordenantza berrikusteko eskatu dio Udalari baserritar talde batek (baserritarren %75 inguruk sinatu dute agiria), “modu desegokian” onartu zelakoan.
Elgoibarko EH Bilduk jakitera eman duenez, Udaleko gobernu taldeari eskatu dio Urazandiko igogailua jartzeko lanak egiten diren bitartean inplementatutako herri autobusaren erabilerei buruzko azterketa bat egin dezala, ikusten baitu puntako orduetan ematen den zerbitzuak "ezin duela dagoen eskaria xurgatu".
Joan zen eguenean zabaldu zuen Mendaroko Udalak ‘Mendaro berri’ boletinaren hirugarren alea. Boletinean, 2021eko aurrekontuari buruzko datu nagusiak aletu dituzte, bai eta etorkizunerako aurreikusten dituzten hainbat proiektu ere, tartean ospitalerako igogailua, futbol zelaia eta zubi berriaren aurreproiektua (mendaro.eus webgunean dago boletina). Puntu nagusietako batzuk ekarri ditugu hona, Iñaki Arregi alkatearekin idatziz egindako elkarrizketara.