Elgoibarko etorkizuneko kultur eredua zehazteko prozesuan Aita Agirreko Kultur Kafeak baduela zer eskaini eta eredu hori gauzatzen lagun dezakeela uste du Elgoibarko EH Bilduk; baina, kudeaketa bide okerretik doala ohartarazi dute, Udalak martxan jarri duen esleipen prozesuaren harira.
Elgoibarko Udalak 197.000 euroko diru partida bideratuko du partaidetza bidezko aurrekontuetan elgoibartarrek euren botoekin aukeratutako bost proiektuak egiteko.
Ekaineko ohiko osoko bilkuran gai ugari landuko ditu Elgoibarko udalbatzak, besteak beste, Elgoibarko Udaleko eta Kirol Patronatuko 2020ko Kontu Orokorra onartzea. Mozioak ere landuko dituzte, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek elkarrekin aurkeztutakoa horietako bat.