EAJ eta PSE-EEren botoekin onartu ditu Elgoibarko Udalbatzarraren Osoko Bilkurak 2015eko aurrekontuak, baina alkatearen kalitatezko botoa behar izan dute, PSE-EEko zinegotzi batek ezin izan duelako udalbatzarrera agertu. EHBilduk eta PPk kontra bozkatu dute. Aurrekontuaren %14,10 inbertsioetarako bideratuko dute, 1.929.263,5 euro hain justu ere. (ikusi inbertsio nagusien zerrenda eta alderdi politikoen balorazioa)
Elgoibarko Udalbatzarraren Osoko Bilkurak 2015eko Udal aurrekontuei buruzko udalbatzarra egingo du eguenean (urtarrilak 22). Javier Nuñez PP alderdiko zinegotzi bakarrak aurreratu du Udal Gobernu Taldeak (EAJ eta PSE-EE) proposatutako aurrekontuen kontra bozkatuko duela, eta hamabi zuzenketa partzial aurkeztu dizkie aurrekontuei.
Elgoibarko Udalak Elgoibar zainduz izeneko zerbitzu berria jarri du erabilgarri. Sakelako telefonorako doako aplikazio bat da berez, eta haren bidez, kaleko intzidentzien berri eman ahal izango du herritarrak. Horrez gain, ingurumen arloko kontsultak ere egin ahal izango ditu, app horren bidez.