Zapatuan, maiatzaren 9an, hasiko du Elgoibarko EHBilduk hauteskunde kanpaina, Kalegoen plazan egingo duten ekitaldi publiko batekin. “Aldaketaren bidean” EHbilduko zinegotziek urrats bat egin dutela nabarmendu dute prentsa ohar bidez, eta norabide horretan pausoa eman nahi duten herritarrek dei egin diete bihar plazara agertzeko.
Elgoibarren egin zuten moduan, Mendaroko Udalak 2015eko maiatzaren 24an egingo diren Udal-hauteskundeetarako eta Batzar Nagusietarako hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketako emaitzen berri eman du.
Zerbitzu publikoen eskaintza hobetzen aditua eta aritua da Elke Löeffler alemaniarra. Herritarren parte-hartze prozesuak sustatzen eta funtzionarioak trebatzen eman ditu azken hamabost urteak, eta Elgoibarko EAJk gonbidatuta etorri da Elgoibarrera. Udaleko zenbait teknikarirekin batu da gaur, euren lana bertatik bertara ezagutzeko.
Gaur eguerdian aurkeztu du Elgoibarko Alderdi Popularrak Udal Hauteskundeetarako alkategaia: Sofia Vazquez. Donostian jaioa da, irunen bizi da, 39 urte ditu eta azken bost urteotan dihardu politikagintzan. Honenbestez, alderdi nagusiek dagoeneko aurkeztu dituzte Elgoibarko udalbatza berria osatzeko hautagaiak.
Maiatzeko Udal Hauteskundeen harira, Elgoibarko Udala kudeatzeko antolatu duen lantaldea aurkeztu du EHBilduk. Jose Luis Ibartzabalek gidatuko duen bederatzi laguneko lantaldea ezagutzera eman dute. Era berean, Herri Programa osatzeko bilkura irekiak deitu ditu koalizioak eguaztenerako eta eguenerako. (bideoa dauka)
Ane Beitia alkategaiarekin batera EAJko zerrenda osatuko duten kideak aurkezten hasi da Elgoibarko EAJ. Lau izen berri eman dituzte: Josu Arraiz, Maialen Gurrutxaga, Blanka Larrañaga eta Gorka Garaizabal.