Elgoibarko PSE-EEko udal taldeko bozeramaile Nerea Alustizak errefuxiatuen krisiaren inguruko mozio bat erregistratu du Elgoibarko Udalean. Komunikatu baten bidez, sozialisten bozeramaileak Siriako eta Irakeko errefuxiatuak hartzeko borondatea erakutsi duten herri eta hirien sarean sartzeko eskatzen dio Elgoibarko Udalari, eta baita errefuxiatuak hartu ahal izateko prestatzeko ere.
Zapatuan, maiatzaren 9an, hasiko du Elgoibarko EHBilduk hauteskunde kanpaina, Kalegoen plazan egingo duten ekitaldi publiko batekin. “Aldaketaren bidean” EHbilduko zinegotziek urrats bat egin dutela nabarmendu dute prentsa ohar bidez, eta norabide horretan pausoa eman nahi duten herritarrek dei egin diete bihar plazara agertzeko.
Elgoibarren egin zuten moduan, Mendaroko Udalak 2015eko maiatzaren 24an egingo diren Udal-hauteskundeetarako eta Batzar Nagusietarako hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketako emaitzen berri eman du.