Aita Agirre eraikina eraberritzeko proiektuaren idazketa esleitzeko lizitazioaren harira, eraikinaren gaur egungo egoera ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Elgoibarko Udalak eguenerako (otsailak 4). Lehiaketa publikoan parte hartuko duten teknikarientzako baino ez da izango bisita, eraikina eta bere egoera barrutik ezagutu dezaten.
Administrazio publikoek, HAKOBA Hizkuntza Politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordearen bidez, hizkuntza zigilu bat sortu dute, irudiaren bidez, herritarrak euskara naturaltasunez erabiltzera gonbidatzeko administrazioarekin dituzten hartu-emanetan. Elgoibarko Udalak bat egin du ekimenarekin eta txantxangorriaren irudia erabiliko du.
Uparitzaga kalean eraiki behar dituzten babes ofizialeko 16 etxebizitzen esleipen prozesua aurrera doa. Orain, izena emanda zeuden lagunetatik onartuak eta baztertuak izan direnen zerrendak argitaratu ditu Etxebidek.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Elgoibarko Udalaren arteko etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko lankidetza hitzarmenaren onarpena izango da Udalbatzarraren Osoko Bilkuran aztertuko diren gaietako bat, eguen honetan (abenduak 17). EH Bilduk prentsa ohar batean salatu du Elgoibarko Udalak hitzarmen berria ez sinatzeko hartutako erabakiaren ondorioz 50.000 euro galdu direla.
Elgoibarko Udalak herriko zarata mapa eta zonakatze akustikoa osatu ditu, herri barruko kutsadura akustikoa murrizteko asmoz. Mapa horretan aurkitutako arazoei konponbidea emateko Soinu Giroa Hobetzeko Ekintza Plana egiteko agindu zion Udalak AAC Acustica + Luminica enpresari. Orain, herritarrek hilabeteko epea dute planari alegazioak eta ekarpenak egiteko.