Moru, Olaso eta Idotorbe barne hartzen dituen Elgoibarko mendebaldeko ibarretako Paisaiaren Ekintza Plana osatzeko lanak joan den urteko abenduan hasi zituela jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Inguru horretako kontserbazio, antolamendu eta garapen jasangarrirako ekimen “garrantsitzua” dela nabarmendu dute.
Elgoibarko Udalak atzoko Osoko Bilkuran onartu zuen 2017rako aurrekontua, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin eta EHBilduren kontrako botoekin. Guztira 15.687.516,99 euroko aurrekontua izango du aurten, iazkoa baino %12 handiagoa. Hazkundea ohikoa baino handiagoa da, eta horren arrazoia bereziki Aita Agirre eraikinaren obra da. 2017an milioi bat euro bideratuko dituzte obra honetara.
Elgoibarko Udalak 2015-2019 Legealdi plana aurkeztu du. Herriaren etorkizuneko erronka nagusiak biltzen dituen dokumentua da eta bertan jasota dauden "lehentasunezko" 66 ekintza burutzeko konpromisoa hartu dutela adierazi du Ane Beitia alkateak. Ekintza eta proiektu guztiak errealitate bihurtzeko, 4.635.500 euro bideratuko dituzte.
Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, bi udal langileri eraso egin zien bizilagun batek astelehenean, udaletxean lanean ari zirela. Eraso hori salatu du Udalak.