Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 26 aita agirre elgoibarElgoibarko etorkizuneko kultur eredua zehazteko prozesuan Aita Agirreko Kultur Kafeak baduela zer eskaini eta eredu hori gauzatzen lagun dezakeela uste du Elgoibarko EH Bilduk; baina, kudeaketa bide okerretik doala ohartarazi dute, Udalak martxan jarri duen esleipen prozesuaren harira.

"Informazio zehatzik ez daukagu, baina publikoa den informazioa eskutan, hiru hautagai daude Kultur Kafea kudeatzeko. Hiru horietatik, batek ez du kulturaren inguruko inongo aipamenik egin bere eskaintzan eta beste batek oso gainetik aipatu du zerbait. Euskararen presentzia ere zalantzazkoa da proiekturen batean", adierazi dute EH Bildutik.

"Espero dugu gure susmoak ez baieztatzea, baina uste dugu bide okerretik doala Kultur Kafearen kudeaketa, eta aukera haundia galduko dugula aurrerapauso bat emateko. Elgoibarko EH Bilduk egindako proposamena mahai gainean dago. Berriz ere luzatzen dugu deia elkarlanerako. Edozein modutan, oso adi jarraituko dugu Aita Agirreko Kultur Kafearen kudeaketarako lizitazioa, akats larririk eman ez dadin", zehaztu dute.

Gogora ekarri dute Aita Agirreko Kultur Kafearen kudeaketarako duten eredua mahai gainean jarri zutela, eta hausnarketa prozesu bat irekitzeko proposamena ere egin zutela, espazio honen erabilera eta kudeaketa aztertzeko. Proposamen hori kultur eragileei eta Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoei egin zieten. Ez dutela erantzunik jaso jakinarazi dute. "Kezkatzen gaituena da ikusten dugula EAJk eta PSE-EEk osatzen duten udal gobernuak ez duela aldatzeko inongo asmorik erakutsi. Guk argi daukagu Elgoibarko etorkizuneko kultur eredua zehazteko eragileen parte hartze egituratua ezinbestekoa dela, eta horrek lana eskatuko duela: beste herri batzuetan dauden ereduak ezagutu, bideragarritasuna aztertu, Elgoibarko eragileen parte hartze eta konpromisoak landu, e.a. Horrez gainera, epe luzerako estrategia lantzea eskatuko du. Baina, onartu dezakegu epe motzeko planak ere martxan jar daitezkeela, beti ere kultur sormena eta dinamizazioa ardatz hartuta".

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza