Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 05 17 LGTB eguna kulturetxea elgoibarUdal ordezkariek eguazten honetan egingo duten Udalbatzarraren ohiko bilera ez da horren ohikoa izango, ez behintzat egiteko moduan, modu telematikoan egingo baitute batzarram COVID-19 gaitzaren pandemiak sortutako egoeragatik.

Alarma egoera ezarri zenetik estreinakoz egingo dute Udalbatzarra Elgoibarren, eta otsailaren 26an eta martxoaren 05ean egin ziren bilerei dagozkien aktak onartzea izango da saioko lehen puntua. Bigarren puntuan, alarma egoera indarrean dagoen bitartean osoko bilkurak telematikoki egitea aztertuko dute.

Honako hau da maiatzaren 20an, 18:30ean, egingo duten udalbatzarreko gai zerrenda (hemen PDFan):

  • LEHENENGOA.- 2020ko otsailaren 26an eta martxoaren 05ean egin ziren bilerei dagozkien aktak onartzea.
  • BIGARRENA.- Alarma egoerak dirauen bitartean, osoko bilkurak baliabide telematikoen bidez egitea.
  • HIRUGARRENA.- Langileen lan baldintzak aldatzea, Ama biologikoa ez den gurasoren batek semea edo alaba izateagatiko, harreran hartzeagatiko edo adoptatzeagatiko baimena dela eta.
  • LAUGARRENA.- Udalaren eta Udal Kirol Patronatuaren 2020. urteko lanpostu zerrenda lehendabizikoz onartzea.
  • BOSGARRENA.- 2020ko Ordenantza Fiskalen aldaketa lehendabizikoz onartzea.
  • SEIGARRENA.- Kredituen transferentziaren bitartez, kredituak aldatzeko espedientea onartzea.
  • ZAZPIGARRENA.- Kreditu gehigarrien bitartez, kredituak aldatzeko espedientea onartzea.
  • ZORTZIGARRENA.- Udalaren eta Udal Kirol Patronatuaren 2019ko aurrekontuaren likidazioa onartzeko eman diren ebazpenen berri ematea.
  • BEDERATZIGARRENA.- Kredituen txertaketaren bidez, Alkateak kredituak aldatzeko espedientea onartzeko eman duen Ebazpenaren berri ematea.
  • HAMARGARRENA.- Alkateak eman dituen ebazpenen berri ematea.
  • HAMAIKAGARRENA.- Elkarrekin Podemosen mozioa, 17M- LGTBIFOBIAren aurkako egunari buruzkoa.
  • HAMABIGARRENA.- Eskari-galderak.

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza