Hipoteka-zorraren moratoria eskatzeko tramiteak erraztuko ditu Udalak

Barren.eus 2020ko mar. 30a, 15:56

Taldekako errolda egiaztagiriak egiten hasiko da Elgobarko Udala, e-mail bidez, herriko familiek hipoteka-zorren moratoriak eskatu ahal izan ditzaten.

Covid-19 birusaren izurriak eragin dituen ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko hartu diren neurrien artean, ohiko etxebizitza erosteko eskatu den hipoteka-zorraren moratoriara biltzeko aukera ere aipatu behar da. Moratoria hori eskatzeko, beste agiri batzuen artetik, beharrezkoa da “Etxebizitzan erroldatuta dauden pertsonen errolda egiaztagiria, egiaztagiriak aurkezten diren uneari eta aurreko sei hilabeteei erreferentzia egiten diena”

Hori dela eta, Elgoibarko Udalak ezohiko prozedura bat onartu du, xede honetarako besterik ez, egiaztagiri hori egin eta e-mail bidez helarazteko.

Honenbestez, Elgoibarko bizilagun guztiek egiaztagiri hau eskatu ahal izango dute arreta@elgoibar.eus helbidera e-posta bat bidalita. Horrekin batera, etxebizitzan bizi diren 16 urtetik gorako pertsona guztiek behar bezala betetako eta sinatutako eskaera bat aurkeztu beharko dute, baita bertan eskatzen den dokumentazioa ere. Erantzuna bide berbera erabilita jasoko du eskatzaileak, eta hori tramitatzea lehentasunezkoa izango da.

Eskaera hemen jaitsi -PDF- daiteke. Behar bezala bete eta sinatu behar da, eta etxebizitza horretan bizi diren 16 urtetik gorako pertsona guztiak identifikatzen dituzten agiriak eranstsi behar dira.

Hona informazio osoagoa