Herri barruan geltoki batetik bestera egiten diren bidaietarako dirulaguntzak emango ditu Elgoibarko Udalak. 2022an 40 herritarrek eskatu zuten dirulaguntza hau eta Udalak 1.361,47 euro banatu zituen guztira.
Olaizaga kiroldegiko teilatuan 240 plaka fotovoltaiko ipiniko dituzte maiatzera bitartean. Behin martxan daudenean, urteko 10.200 euro aurreztu ahal izango dituztela kalkulatu dute.
Udaletxeko fatxadaren argiztapena berritu du Elgoibarko Udalak. LED teknologia duten zortzi argi ipini dituzte udaletxeko balkoian, argi-efektuak sortzeko.
Karakate landa-parke gisa kalifikatzeko argi berdea ematen duen Karakateko Parkea Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia onartu zuten atzo, aho batez, Elgoibarko Udalaren Osoko Bilkuran.