Herritarren galderei erantzuten ari da Jose Luis Ibarzabal Elgoibarko EHbilduren alkategaia. Aurrekoek izan duten bezala, ordubeteko tartea izango du zuen galderei erantzuteko. Hemen bertan egin ditzakezue zuen galderak, iruzkinen atalean.
Atzo hasi genituen Elgoibarko alkategaiekin elkarrizketa digitalak, PSE-EEko alkategai Nerea Alustizarekin. Gaur, Jose Luis Ibarzabal EHBilduren Elgoibarko Udalerako alkategaiaren txanda da, eta bihar, Ane Beita EAJren alkategaia izango dugu gurean, 12:30etik aurrera. Ordu horretan ordenagailu aurrean egon ezin duzuenok, baina, jakin baduzuela zuen galderak bidaltzeko aukera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.