EAJ alderdiak botoen erdiak (2.797 boto; %50,3) eskuratu ditu Elgoibarren. Emaitza horiekin, bederatzi zinegotzi lortu ditu Elgoibarko Udalean, gehiengo absolutua, alegia. EHBilduk 1.709 boto eskuratu ditu eta 6 zinegotzi. PSE-EEk 677 boto eta bi zinegotzi eskuratu ditu. PP alderdiak 232 boto jaso ditu, baina ez da nahikoa izan zuen zinegotzi bakarrari eusteko.
EHBilduk 414 botu eta bost zinegotzi eskuratu ditu Mendaron eta EAJk 334 botu eta lau zinegotzi. PSE-EEk, berriz, 67 botu lortu ditu (86 boto 2011n), eta hortaz, galdu egin du orain zeukan zinegotzia.
EAJ-PNVren Elgoibarko Udalerako alkategai Ane Beitiak herritarren galderak erantzungo ditu ordubetez, 12:00etatik 13:00etara bitartean. Hala erre, aurrez ere baduzue zuen galderak bidaltzeko aukera, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.
PSE-EE-ko alkategai Nerea Alustizak erantzun ditu herritarrek zuzenean egindako galderak (erantzunak albistearen barruan). Bihar (maiatzak 20), Jose Luis Ibartzabal EHBilduren Elgoibarko Udalerako alkategaiaren txanda izango da. 12:30etik aurrera, ordubetez, zuen galderei erantzuten izango da. Hala ere, aurrez ere baduzue zuen galderak bidaltzeko aukera Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.