Elgoibarko EH Bilduk badaki Elgoibarko Udalak diru gutxiago jasoko duela datorren urterako Foru Aldunditik, eta egoera horren aurrean udal aurrekontua “egokitu” egin beharko dela uste du. Egokitze horretan, murrizketa sozialik gabeko aurrekontuak prestatzeko eskatu dio Udal Gobernuari.
Ezustekorik ez da izan Elgoibarren ere. 2016an egin ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan gertatu bezala, EAJk batu ditu gaur boto gehien Elgoibarren: 2.053, nahiz 2016an baino 288 gutxiago batu dituen gaur. Bildu izan da bigarren alderdi bozkatuena, 1.731 botorekin. Bototan hazi egin da EHBildu Elgoibarren ere: 134 gehiago jaso ditu duela lau urteko hauteskundeekin alderatuz gero.
Udal Gobernuaren kudeaketa "kaskarra" dela salatu du Elgoibarko EH Bilduk, eta horren aurrean, Udal Gobernuaren kudeaketa "zuzena" defendatu du Elgoibarko EAJk. Bide batez, domekan bozkatzera joateko deia egin diete jeltzaleek herritarrei.