Elgoibarko 24/7 Plataformak anbulatorioan 24 orduko zerbitzua berriz emateko egindako eskariaren harira herriko bi alderdi politikok beren iritziak azaldu dituzte. Plataformak aurkezpenean esan zuen ez zeukala inolako interes politikorik, baina EAJk ezker abertzalearekin lotu du eta “argi eta garbi ikusten dugu eskaera hori aitzakiatzat hartuz botoak bilatzen dituela”.
Ane Beitia eta Iñaki Arregi Elgoibarko eta Mendaroko alkateek agerraldia egin zuten eguaztenean Debabarreneko eskualdea ekonomikoki suspertzeko ponentzia eratzeko Eusko Legebiltzarreko batzordean. Elgoibarko alkateak hiru ideia nagusitan jarri zuen fokua: hiri-eremua, industria eta enplegua eta formakuntza-talentua. Mendarokoak industrian jarri zuen lehentasuna.