Paco Egea (Elgoibar, 1950-2021) PSE-EEko sailburu izana zendu da gaur. 1997an Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza kontseilari izendatu zuten, EAJ-PSE gobernuan; 1998an utzi egin zuen, PSE Jaurlaritzatik irtetean. 1999az geroztik, Txillarreko elkarrizketa politikoak sustatu zituen.
Salbuespenezko espetxe politika bertan behera lagatzeko eta larriki gaixo dauden presoak askatzeko eskatzeko ekitaldia antolatu zuen Sarek, 'Ibilian Ibilian etxerako bidean' dinamikaren barruan. 80 bat txirrindularik hartu zuten parte, domeka goizean, Oñati eta Elgoibar batu zituen bizikleta martxan.
'Ibilian Ibilian etxerako bidean' lelopean egingo duten dinamika aurkeztu du Sarek, udara begira. Hainbat martxa eta mobilizazio aurreikusten dituzte datozen hilabeteetarako, eta Debagoiena eta Debabarrena artean egingo dute lehena: domekan, maiatzaren 30ean, Oñatin hasi eta Elgoibarren ekitaldi batekin bukatuko den bizikleta martxa.
Salbuespeneko espetxe politika bertan behera lagatzeko eta larriki gaixo dauden presoak askatzeko eskatuko du Sarek maiatzaren 30erako antolatu duten bizikleta martxa batekin. “Espetxe politikan pausoak ematen ari badira ere, oraindik, gure herrikidea den Sebas Etxanizek eta Joseba Arregi oñatiarrak salbuespen legediaren neurri zorrotzen menpe jarraitzen dute”, esan dute.
Euskal Herria Bilduren II. Kongresuko hautagaitzak bozkatu zituzten bilkideek, maiatzaren 6tik 8ra bitartean, eta hamar bilkidetik bederatzik babestu zuten zuzendaritzarako proposamena. Honenbestez, Arnaldo Otegi elgoibartarrak jarraituko du koordinatzaile nagusi karguan.