Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak urteko ohiko batzar orokorra egin du gaur Elgoibarren. Diru kontuez gainera, gai ordenak puntu garrantzitsua jasotzen zuen, elkartearen erakunde eta funtzionamendu araudiaren eta estatutuen aldaketa aztertzea, hain justu ere.
Debabarreneko EAJk ekonomiari buruzko jardunaldia egin zuen zapatuan Elgoibarren. Jeltzaleen Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok, besteak beste, Gipuzkoako industria sektorea laguntzeko beharraz berba egin zuen, eta agintea lortuz gero, konpromisoa hartu zuen enpresei laguntzeko urtero 50 milioi euroko programa berezia egiteko.
Elkartasunetik konpromisora lelopean Libre Eguna egin zuten zapatuan Elgoibarren. Azken hilabeteotan Espainiako Auzitegi Nazionalean abiatu dituzten Makroepaiketa salatzeko antolatu zuten Libre Eguna epaiketa politikoen aurkako mugimenduarekin bat egin duten zenbait elgoibartarrek. (argazkiak dauzka)
Libre Eguna egingo dute urtarrilaren 24an Elgoibarren, epaiketa politikoen aurkako mugimenduarekin bat egin duten zenbait elgoibartarrek antolatuta, eta dagoeneko eman dute ezagutzera egitaraua. Era berean, Joseba Zinkunegi eta auzi berean auzipetutakoei eta ‘Mate’ operazioan atxilotutako abokatuei babesa agertzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Kalegoen plazan, Epaiketa politiko gehiago ez! Zinku Libre lelopean.
Gaur zuten hastekoa Espainiako Auzitegi Nazionalean 04/08 sumarioan auzipetuta dauden Joseba Zinkunegi eta ezker abertzaleko beste 34 kideren kontrako epaiketa, baina gaur goizean bertan Guardia Zibilak ezker abertzaleko abokatuen kontra hasitako operazioa dela-eta, gaurko saioa bertan behera lagatzeko eskatu dute goizean goiz auzipetuek.
Markel Olano Batzar Nagusietako EAJko bozeramailea Elgoibarren izan da gaur. Goizean Elgoibarko lau enpresa-bururekin batzarra egin du haien egungo egoera eta etorkizunera begira dituzten beharrak ezagutzeko, eta segidan, Meka eta IMH Lanbide Heziketako zentroak bisitatu ditu.