Elgoibarko EH Bildu kezkatuta dago Udalak oraindik ez dituelako hasi Pedro Mugurutza etorbidearen izena aldatzeko tramiteak, eta horren aldeko mozioa aurkeztu zuen eguazteneko osoko bilkuran. Udalbatzarrak ez zuen onartu mozioa: EHBilduren aldeko sei boto eta EAJen kontrako 9 jaso zituen mozioak. Elkarrekin Podemos abstenitu egin zen.
Urtea bete zen atzo, ekainak 15, Elgoibarko EH Bilduko udal taldeak kargua hartu zuenetik, eta urtemuga probestuz, egindako lanaren errepasoa egin dute. Alabaina, euren kezka ere adierazi dute hainbat gairen inguruan. "Oso jakitun gara garai zailak datozela Euskal Herri osoarentzat. Elgoibartarrentzat ere bai. Elgoibarren ere ikusten hasiak gara gainean daukagun krisi ekonomiko eta sozialaren ondorioak".