2-dean B-rotuz taldeak antolatuta errefuxiatuen krisiaz jardungo du Iñaki Iraolak eguenean. Iraola, Koro Gabiolarekin batera, Lesbosko uhartean egon zen boluntario abenduan eta urtarrilean.
36ko gerrako beste bi gudariren gorpuzkiak hobitik atera zituzten domekan (apirilak 17), Etxebarriko Zelaietaburu muinoan, Elgoibarko lurretatik metro gutxitara. Era berean, omenaldi bat ere egin zitzaien inguru hartan borrokatu zuten gudari eta borrokalari antifrankista guztiei.
Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak jakinarazi duenez, Elgoibarren duintasunaren kolunbarioa ipintzeko eta 1936ko gerrako memoriaren zenbait ibilbide martxan jartzeko akordioa lortu dute. Elgoibarko Aiastia auzoan hasiko da ibilbideetako bat, Gipuzkoa eta Bizkaia arteko fronteari buruzkoa, hain justu ere. Era berean, Zelaietaburun beste Gudari biren gorpuzkinak aurkitu dituztela jakitera eman du Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak.