Arnaldo Otegi datorren martitzenean, martxoaren 1ean, irtengo da espetxetik, eta bi ekitaldi iragarri dituzte irteten denerako, bata Elgoibarren eta bestea Donostian. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak argudiatu du terrorismoa goratu daitekeela bi ekitaldi horietan, eta legea betetzen dela zaintzeko neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari.
EAJk 1.996 boto eskuratu ditu Elgoibarren, eta 729 botoren aldea atera dio bigarren indarrari, hau da, EH Bilduri. Bigarren indarra izan den arren, EH Bilduk izan du beherakadarik nabarmenena. Koaliziooak 755 boto galdu ditu, 2011ko hauteskundeekin alderatuta (2.022 boto lortu zituen orain lau urte Amaiur koalizio independentistak). Pablo Iglesiasek gidatzen duen Podemos-Ahal Duguk 1.243 boto lortu ditu bere lehen parte hartzean, EH Bilduk baino 24 boto gutxiago.