Epaileak Martuteneko kartzelara bidali zuen martxoaren 7an Ainara Ladron elgoibartarra, martxoaren 18an epaiketa Donostiako Lurralde Auzitegian egin arte. Martutenen zeuden berarekin batera epaitu behar dituzten beste bi gazte (Naroa Ariznabarreta eibartarra eta Aritz Azkona arrietarra). Sare sozialen eta naiz.eus bidez zabaldutako informazioaren arabera, emakumezko biak Logroñoko espetxera urrundu berri dituzte eta gizonezkoa Valladolidera, epaiketa barixaku Donostian honetan izango bada ere. Ainara dagoeneko Logroñoko kartzelara iritsi da.
Aranzadi Zientzia Elkarteak pertsona baten gorpuzkinak atera ditu gaur, Zelaietaburun (Etxebarria), Elgoibarko lurretatik metro gutxitara. Eguraldi petrala izan arren, Aranzadik goiz osoa jardun du lanean hobia ateratzen. Agertutako hezur zatiak nahiko deseginda zeuden. Hezurren ondoan bala ugari ere agertu dira. Lekukotzen ondoan beste bi pertsonen gorpuzkinak egon daitezke baina gaurko eguraldi hotz eta hezearen ondorioz, beste egun batean jarraitu beharko dute lanek.
2007an Jarrai-Haika-Segi auzia salatzeko A8 autobidea moztu zuten bost gaztek eta gaur zuten epaiketa Donostian, laugarren aldiz. Aurrekoetan bezala, Asier Alberdi eta Saioa Zerain agertu egin dira, baina Aritz Azkona, Naroa Ariznabarreta eta Ainara Ladron elgoibartarra ez dira agertu. Epaileak hauek atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman du.
Egunean zehar ikusmina handia izan da. Egunean zehar mugimendu handia izan da herriaren erdialdean, batez ere Plazan, oholtza jartzen jartzen diren langileez gain, kazetari ugari etorri baita Elgoibarrera.
Aske gelditu da Arnaldo Otegi(2016-03-01)
Arnaldo Otegi aske gelditu da 08:45ean. Logroñoko kartzela aurrean jendetza hurbildu da, Otegiri harrera egitera. Elgoibartik autobusa irten da 06:00etan eta hainbat elgoibartar automobilez abiatu dira haraino. (argazkiak eta bideoak dauzka)
Datorren martitzenean (martxoak1 1), Arnaldo Otegi kartzelatik irtendakoan, bere egitekoa amaituko dela iragarri du ‘Arnaldo askatu, politika askatu’ herri plataformak eta bere jarduna amaitutzat joko du. Era berean, martitzenerako antolatu duten Otegi Free jaialdiak baimen guztiak dituela jakinarazi dute.