Arnaldo Otegi elgoibartarrak ezin izango du EH Bilduren lehendakarigai izan irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Izan ere, Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko epaileek aztertu ere egin gabe, atzera bota dute Otegiren defentsak haren inhabilitazioaren aurka aurkeztutako helegitea.
EAJ izan da alderdi bozkatuena Elgoibarren, beste behin ere, 1.834 botorekin (%32,58), 2015eko abenduko hauteskunde orokorretan baino 162 boto gutxiago jaso dituen arren. Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak 1.337 boto lortu ditu. Podemosek (1.243) eta IUk (106) abenduan lortu zituzten botoak zenbatuta (1.349 boto) baino 12 boto gutxiago jaso ditu, hain justu ere. EH Bilduk 1.097 boto jaso ditu, orain sei hilabete baino 170 boto gutxiago.
Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak lortu ditu boto gehien Mendaron: 290 boto (%32,01). Joan den abenduko hauteskunde orokorretan baino 30 boto gehiago eskuratu ditu. EAJ alderdia izan da bigarren bozkatuena 285 botorekin (%31,46), orain zazpi hilabete baino 32 boto gutxiago.
Sebas Etxaniz elgoibartarrak 72 urte dauzka eta Villabonako kartzelan dago preso, Asturiasen. Legediaren zenbait atalek 70 urtetik gorako pertsonen askatasuna agintzen dutela kontuan hartuta, presoaren senideak, lagunak eta ezagunak barixakuan elkartu ziren Kalegoen Plazan, eta aske lagatzeko eskatu zuten.
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko udalak biltzen dituen Eudel elkarteak zuzendaritza berritu du gaur goizean Elgoibarko Herriko Antzokian egin duten batzar orokorrean. Getxoko alkate Imanol Landak jarraituko du presidente karguan, eta Elgoibarko alkate Ane Beitiak ere batzorde eragileko kide izaten jarraituko du, eta baita Gipuzkoako Lurralde Batzordean ere.
2-dean B-rotuz taldeak antolatuta errefuxiatuen krisiaz jardungo du Iñaki Iraolak eguenean. Iraola, Koro Gabiolarekin batera, Lesbosko uhartean egon zen boluntario abenduan eta urtarrilean.