Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2017 05 07 gureeskudago9.552 elgoibartar deitu ditu Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidea erabiltzera, eta jendea hasi da dagoeneko botoak ematen. Hiru lekutan eman daiteke botoa –Maalan, Kalegoen plazan eta Kultur Etxean–, 9:00etatik 20:00etara. (Argazkiak)

maddalen iriarte elgoibar hitzaldiaMaddalen Iriarte EHBilduren legebiltzarkideak 'Bai euskal estatuari' hitzaldia eskainiko du Elgoibarren barixaku honetan (maiatzak 5). EHBilduren bersortze prozesuaz eta aktualitateaz berba egitera, eta domekako herri galdeketa babestera ere azalduko da Iriarte Elgoibarrera.

gureeskudago elgoibar galdeketa postazElgoibarko Gure Esku Dago batzordeak jakitera eman duenez, Elgoibartik kanpo bizi edo dauden elgoibartarrek ere izango dute aukera botoa emateko, posta bidez, maiatzaren 7rako antolatu duten herri galdeketan.

 zelaietaburu elgoibar panelak ahaztuen oroimenaAhaztuen Oroimena elkarteak omenaldia antolatu zuen Zelaietaburun martxoaren 5ean, lehen deshobiraketa burutu zutenetik urtebetera. Era berean, Etxeberrian, Elgoibarko lurretatik metro gutxira dagoen inguru horretan orain 80 urte gertatutakoa jasota geratu dadin, eta bertara doazenek han gertatutakoa errazago ulertzeko, informazio panel bat ere inauguratu zuten.

gureeskudago elgoibar h2Elgoibarko Gure Esku Dagok Elgoibarren erroldatutako herritarren %10en sinadurak behar zituzten gutxienez herri galdeketa egin ahal izateko, eta herritarren %18,70en sinadurak lortu dituzte. 1.802 lagunen sinadurak. Oso positiboki baloratu dituzte emaitzok.

gure esku dago elgoibar sinadurakGure Esku Dagoren herri galdeketetarako protokoloak agintzen duen kopurura ailegatzeko 50 sinadura falta zaizkio Elgoibarko taldeari. 1.450 sinadura batu dituzte eta 1.500 lortu behar dituzte otsailaren 17rako.

 kolunbario inauguazioa elgoibar urkulluEusko Jaurlaritzak sustatutako lehen kolunbarioa inauguratu dute gaur Elgoibarko Olaso hilerrian. Hainbat agintarik eta elkartek hartu dute parte ekitaldian, Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu buru zutela. Hobi komunetan zeuden 27 pertsonaren gorpuzkinak hobiratu dituzte banan-banan Duintasunaren Kolunbarioan.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza