EAJ-PNVk eta EH Bilduk "Kataluniako prozesu demokratikoa" babesteko adierazpen bateratua adostuko dute, eguen honetan Elgoibarren egingo duten Udalbatzarraren Osoko Bilkuran. Udalbatzaren gehiengoak elkartasuna adierazteaz gain, Elgoibarko Udalak dei egiten die herritarrei, bi alderdiek Kataluniako erreferenduma egitearen aldeko testu honekin ere bat egin dezaten.
Eguaztenean Katalunian eginiko polizia operazioa salatu eta Katalunian urriaren 1erako deituta dagoen galdeketari elkartasuna agertu zioten atzo Elgoibarren eta Mendaron, EH Bilduk deitutako elkarretaratzeetan. Barixakurako beste elkarretaratze bat deitu du Elgoibarko EH Bilduk.
EH Bilduk bilkide izeneko militante figura sortu nahi du, koalizio "irekiago" bat eratu ahal izateko. Elgoibarko EH Biduk jakinarazi duenez, prozesu honetan ahalik eta herritar gehienek parte hartzea nahi dute eta honen inguruko zalantzak argitu eta azalpenak emango dituzte Elgoibarren duten lokalean, gaur eta maiatzaren 31n.
Eguerdiko 13.00etan eman dituzte partehartze datu ofizialak, eta horren arabera, elgoibartarren %13,97k eman du botua dagoeneko. Debabarreneko partehartzea %11,05ekoa zen ordu horretan.