Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 13 joseba zinkunegi04/08 sumarioaren auzian auzipetuta zeuden 35 euskal herritarrek, tartean Joseba Zinkunegi, akordioa lortu dute eta ez dira kartzelara joango. 

2015 12 20 hauteskundeak elgoibar gaztaEAJk 1.996 boto eskuratu ditu Elgoibarren, eta 729 botoren aldea atera dio bigarren indarrari, hau da, EH Bilduri. Bigarren indarra izan den arren, EH Bilduk izan du beherakadarik nabarmenena. Koaliziooak 755 boto galdu ditu, 2011ko hauteskundeekin alderatuta (2.022 boto lortu zituen orain lau urte Amaiur koalizio independentistak). Pablo Iglesiasek gidatzen duen Podemos-Ahal Duguk 1.243 boto lortu ditu bere lehen parte hartzean, EH Bilduk baino 24 boto gutxiago.

2015 12 20 hauteskunde orokorrak mendaro onEAJ alderdiak lortu ditu boto gehien Mendaron: 317.  Podemos-Ahal Dogu alderdia izan da bigarren bozkatuena, 260 botorein eta EH Bildu koalizioak 220 lortu ditu.

2015 12 13 juanmari mendizabal aurreskuaDomeka goizean irten zen Burgosko kartzelatik Juan Mari Mendizabal preso elgoibartarra. 18/98 sumarioan zigortu ostean, espetxe zigorra osorik beteta irten da kartzelatik. Eguerdian harrera egin zioten Kalegoen plazan.


2015 12 01 ainara ladron argia.eus
Ainara Ladron elgoibartarraren eta beste lau gazteren aurkako epaiketa martxoaren 2ra atzeratzeko erabakia hartu du epaileak azkenean.

2015 12 01 ainara ladron2007 autopistaA8 errepidea ixteagatik bost gazte epaituko dituzte gaurtik aurrera Donostiako Auzitegian, tartean Ainara Ladron elgoibartarra. Bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat. Ladronek, baina, uko egin dio epaitua izateari. (bideoa dauka)

2015 11 26 otegi manifa eitbEuropako Giza Eskubideen Auzitegiak aintzat hartu ditu Bateragune auzian Espainiak Giza Eskubideen Itunaren 6.1 artikulua urratu zela dioten alegazioak. Horregatik eta gai hau aztertzea erabaki du. Estrasburgoko auzitegiak gaur kaleratutako ebazpenean, atzera bota du Otegi eta ezker abertzaleko beste lau kide kartzelan sartzeko epaimahaiaren inguruko inpartzialtasun ezari buruzko eskaera. 

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza