Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

katalunia gure esku dago elgoibar elkarretaratzea 1Gehiengo sindikalak atzo egindako lanuzterako eta mobilizaziorako deialdiarekin bat egin dute Elgoibarko eta Mendaroko zenbait lantegitako langileek. Iluntzean, Elgoibarko Gure Esku Dago mugimenduko kideek deituta, Kalegoen plazan batu dira hainbat herritar, azken egunetan egin izan duten bezala.

elkarretaratzea elgoibar katalunia elkartasuna udalaurrean h1Kataluniako Taula per la Democracia plataformak gaurko egindako lanuzte orokorrerako deialdiarekin bat egin dute Euskal Herriko hainbat gizarte eragilek. Elgoibarren eta Mendaron ere izango dute oihartzuna.

katalunia mendaro elkarretaratzeaKataluniako erreferendumaren harira gertatu direnen aurrean, elkartasuna adierazteko lapiko jotzeak egin zituzten bart gauean Euskal Herriko hainbat herritan. Mendaron eta Elgoibarren ere dozenaka herritarrek egin zuen bat Kataluniari babesa erakusteko protesta modu zaratatsuarekin.

elkarretaratzea elgoibar katalunia elkartasunaKataluniako prozesu demokratikoa babesteko adierazpen bateratua adostu dute gaur Elgoibarko Udalbatzarraren Osoko Bilkuran, eta horren ostean, dozenaka elgoibartar elkartu dira udaletxe aurrean, esteladak eskuan asko, Kataluniari elkartasuna adierazteko.

gureeskudago manifestazioa bilbo deialdiaGure Esku Dago mugimenduak manifestazioa deitu du irailaren 30erako, zapatua, Bilbon, Kataluniako prosesuaren alde, "Demokrazia, erabakitzeko askatasuna" lelopean. Elgoibarko Gure Esku Dagok manifestaziora joateko autobusa antolatuko du.

katalunia euskadiEAJ-PNVk eta EH Bilduk "Kataluniako prozesu demokratikoa" babesteko adierazpen bateratua adostuko dute, eguen honetan Elgoibarren egingo duten Udalbatzarraren Osoko Bilkuran. Udalbatzaren gehiengoak elkartasuna adierazteaz gain, Elgoibarko Udalak dei egiten die herritarrei, bi alderdiek Kataluniako erreferenduma egitearen aldeko testu honekin ere bat egin dezaten.

katalunia elkarretaratzea ehbildu elgoibarEguaztenean Katalunian eginiko polizia operazioa salatu eta Katalunian urriaren 1erako deituta dagoen galdeketari elkartasuna agertu zioten atzo Elgoibarren eta Mendaron, EH Bilduk deitutako elkarretaratzeetan. Barixakurako beste elkarretaratze bat deitu du Elgoibarko EH Bilduk.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza