Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 14 arantzaquirogaimhnMakina –erremintaren sektorean egiten diharduten lana bertatik bertara ezagutzera etorri da gaur Arantza Quiroga, Alderdi Popularreko Euskadiko presidentea. Danobati bisita egin ostean, makina erremintaren museoan eta IMHn izan da.

Libre Eguna egingo dute urtarrilaren 24an Elgoibarren, epaiketa politikoen aurkako mugimenduarekin bat egin duten zenbait elgoibartarrek antolatuta, eta dagoeneko eman dute ezagutzera egitaraua. Era berean, Joseba Zinkunegi eta auzi berean auzipetutakoei eta ‘Mate’ operazioan atxilotutako abokatuei babesa agertzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Kalegoen plazan, Epaiketa politiko gehiago ez! Zinku Libre lelopean.2015 01 13 elkarretaratzeaepaiketak

2015 01 12 josebazinkunegivGaur zuten hastekoa Espainiako Auzitegi Nazionalean 04/08 sumarioan auzipetuta dauden Joseba Zinkunegi eta ezker abertzaleko beste 34 kideren kontrako epaiketa, baina gaur goizean bertan Guardia Zibilak ezker abertzaleko abokatuen kontra hasitako operazioa dela-eta, gaurko saioa bertan behera lagatzeko eskatu dute goizean goiz auzipetuek. 

2015 1 8 MarkelOlano

Markel Olano Batzar Nagusietako EAJko bozeramailea Elgoibarren izan da gaur. Goizean Elgoibarko lau enpresa-bururekin batzarra egin du haien egungo egoera eta etorkizunera begira dituzten beharrak ezagutzeko, eta segidan, Meka eta IMH Lanbide Heziketako zentroak bisitatu ditu.

2014-12-17 ainaraladronalbertopradillaSegiko kide izatea egotzita, 28 gazteren kontrako 1/12 sumarioaren epaiketa hasi zuten irailaren 22an Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Auzipetuen artean zegoen Ainara Ladron elgoibartarra, baina Fiskalltzak jakinarazi berri duenez, akusazioa erretiratu die hamabi gazte auzipeturi, tartean Ainara Ladroni.

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza