Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

podemos elgoibar kanpaina plazanEusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako azken eguna da gaur, hilak 23, eta hauteskundeei begira duen programa azaltzeko informazio mahaia jarri dute Elgoibarko Elkarrekin Podemos alderdiko kideek Kalegoen plazan.

idoia mendia pse elgoibar imh2Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina azken txanpan da eta herriz herri dabiltza alderdietako hautagaiak. PSE-EE alderdiko lehendakarigai Idoia Mendiak Erreminta Makinaren Institutua bisitatu zuen atzo. Gaur, berriz, Mendiaren alderdikideak arrosak banatzen aritu dira Elgoibarko eguenetako azokan.

eaj kanpaina elgoibar kalegoenGipuzkoako EAJ-PNVren hautagaitza Elgoibarren elkartu da gaur, hauteskunde kanpainako ekitaldiaren baitan, Euskadiko industria eredua sendotzeko jeltzaleek proposatzen dituzten neurriak azaltzeko.

eh bildu kanpaina elgoibar plazaEusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina martxan da eta Elgoibarren ere alderdiak beraien ekitaldiak egiten ari dira. EH Bilduk domekan egin zuen Kalegoen plazan bere saioa.

arnaldo Otegi eh bildu berbetanArnaldo Otegi elgoibartarrak ezin izango du EH Bilduren lehendakarigai izan irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Izan ere, Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko epaileek aztertu ere egin gabe, atzera bota dute Otegiren defentsak haren inhabilitazioaren aurka aurkeztutako helegitea.

hauteskunde orokorrak elgoibar auzokaEAJ izan da alderdi bozkatuena Elgoibarren, beste behin ere, 1.834 botorekin (%32,58), 2015eko abenduko hauteskunde orokorretan baino 162 boto gutxiago jaso dituen arren. Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak 1.337 boto lortu ditu. Podemosek (1.243) eta IUk (106) abenduan lortu zituzten botoak zenbatuta (1.349 boto) baino 12 boto gutxiago jaso ditu, hain justu ere. EH Bilduk 1.097 boto jaso ditu, orain sei hilabete baino 170 boto gutxiago.

hauteskunde orokorrak mendaro taulaElkarrekin Ahal Dugu koalizioak lortu ditu boto gehien Mendaron: 290 boto (%32,01). Joan den abenduko hauteskunde orokorretan baino 30 boto gehiago eskuratu ditu. EAJ alderdia izan da bigarren bozkatuena 285 botorekin (%31,46), orain zazpi hilabete baino 32 boto gutxiago. 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza