Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Sortu Arnaldo Otegi elgoibar ECDIMA20160830Sortuk alderdiko zuzendaritza nazionala osatzeko proposamena aurkeztu du gaur, eta idazkari nagusi izateko Arnaldo Otegi elgoibartarra proposatu dute. 

2016 10 26 kolunbarioa elgoibar eskultura aintzane ezenaro arregiElgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan jarriko den eskultura aurkeztu du gaur, Bilbon, Gogora Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok. Joan den udan deitutako ideia-lehiaketa irabazi duen Iñigo Arregi (Arrasate, 1954) eskultorearen lan bat jarriko dute kolunbarioaren sarreran. Kolunbarioa eraikitzeko lanak aste honetan bertan hasi dituzte Olasoko hilerrian.

2016 10 19 AinaraLadronLibre2007ko urtarrilean A8 autobidea mozteagatik epaitutako bost gazteak absolbitu egin dituzte, tartean, Ainara Ladron elgoibartarra. 

irune berasaluze eaj legebiltzarkideEAJren Gipuzkoako hautagaien zerrendan bosgarren aurkeztu zuten Irune Berasaluze mendaroarra, eta beraz, legebiltzarkide izango da Berasaluze legealdi berrian, bederatzi lortu dituztelako. Hautagaien zerrenda hortan Maialen Gurrutxaga hamargarren zihoan, eta EAJk Gipuzkoan bederatzi eserleku lortu dituen arren, elgoibartarrak aukera handia du legebiltzarkide izateko. Zain egon beharko da, harik eta Gobernua osatu arte, baina litekeena da Arantxa Tapia sailburu izatea, eta hori hala gertatuz gero, zerrendako hamargarrena pasatuko litzateke legebiltzarkide izatera, alegia: Maialen Gurrutxaga.

euskolegebiltzar hauteskundeak emaitzak elgoibarEAJk 2.341 boto eskuratu ditu Elgoibarren, eta beraz, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdirik bozkatuena izaten jarraitzen du gurean. Jeltzaleek 744 botoko aldea atera diote bigarren alderdi bozkatuenari, EH Bilduri (1.597 boto lortu ditu). 2012ko hauteskundeetan lortu zituzten emaitzei erreparatzen badiegu, aldea handitu egin da bien artean. Orduan, 2.328 boto eskuratu zituen EAJk, eta 1.959, EH Bilduk.

legebiltzarrerako hauteskundeak mendaro taulaEAJk 373 boto eskuratu ditu Mendaron, eta 105 botoren aldea atera dio bigarren indarrari, hau da, EH Bilduri. Podemos izan da hirugarren alderdirik bozkatuena, eta babes esanguratsu batekin sartu da, gainera, indar berri hau Mendaron, 144 boto eskuratu baititu, PSE-EEk –laugarren indarra- baino 87 gehiago. Hortaz, gehiengo handia lortu dute Mendaron Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herritarren erabakitzeko eskubidearen alde dauden hiru hautagaitzon ordezkaritzek. Parte-hartzea %62, 15ekoa izan da.

pikoteotertulia ehbilduAzken minutura arte aprobetxatu nahi izan du EH Bilduk hauteskunde kanpaina eta bi politikari kataluniarrekin 'Pikoteo Tertulia' egin dute Elgoibarren gaur gauean.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza