Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

legebiltzarrerako hauteskundeak mendaro taulaEAJk 373 boto eskuratu ditu Mendaron, eta 105 botoren aldea atera dio bigarren indarrari, hau da, EH Bilduri. Podemos izan da hirugarren alderdirik bozkatuena, eta babes esanguratsu batekin sartu da, gainera, indar berri hau Mendaron, 144 boto eskuratu baititu, PSE-EEk –laugarren indarra- baino 87 gehiago. Hortaz, gehiengo handia lortu dute Mendaron Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herritarren erabakitzeko eskubidearen alde dauden hiru hautagaitzon ordezkaritzek. Parte-hartzea %62, 15ekoa izan da.

pikoteotertulia ehbilduAzken minutura arte aprobetxatu nahi izan du EH Bilduk hauteskunde kanpaina eta bi politikari kataluniarrekin 'Pikoteo Tertulia' egin dute Elgoibarren gaur gauean.

podemos elgoibar kanpaina plazanEusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako azken eguna da gaur, hilak 23, eta hauteskundeei begira duen programa azaltzeko informazio mahaia jarri dute Elgoibarko Elkarrekin Podemos alderdiko kideek Kalegoen plazan.

idoia mendia pse elgoibar imh2Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina azken txanpan da eta herriz herri dabiltza alderdietako hautagaiak. PSE-EE alderdiko lehendakarigai Idoia Mendiak Erreminta Makinaren Institutua bisitatu zuen atzo. Gaur, berriz, Mendiaren alderdikideak arrosak banatzen aritu dira Elgoibarko eguenetako azokan.

eaj kanpaina elgoibar kalegoenGipuzkoako EAJ-PNVren hautagaitza Elgoibarren elkartu da gaur, hauteskunde kanpainako ekitaldiaren baitan, Euskadiko industria eredua sendotzeko jeltzaleek proposatzen dituzten neurriak azaltzeko.

eh bildu kanpaina elgoibar plazaEusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina martxan da eta Elgoibarren ere alderdiak beraien ekitaldiak egiten ari dira. EH Bilduk domekan egin zuen Kalegoen plazan bere saioa.

arnaldo Otegi eh bildu berbetanArnaldo Otegi elgoibartarrak ezin izango du EH Bilduren lehendakarigai izan irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Izan ere, Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko epaileek aztertu ere egin gabe, atzera bota dute Otegiren defentsak haren inhabilitazioaren aurka aurkeztutako helegitea.

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza